Centre d'Esports Sabadell

Centre d'Esports Sabadell futbol talde katalana da, 1903an Sabadell hirian sortutakoa. 2008 urtetik aurrera Espainiako bigarren mailan ari da jokatzen baina 14 denboralditan lehen mailan jokatutako taldea da.

Centre d'Esports Sabadell Futbol Club
Ezizena(k)Arlequinats
Sorrera1903
Futbol zelaiaNova Creu Alta
edukiera: 11.981 lagun
inaugurazioa: 1967
PresidenteaKatalunia Esteve Calzada
EntrenatzaileaKatalunia Antonio Hidalgo
Liga1. maila RFEF
2021-2210.a (II multzoa)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Sabadellgo taldea 2010ean.

Historia

Joan Saus eta gazte talde batek 1901ean sortu zuten Centre d'Esports Sabadell baina ez zen 1903 arte legalizatu. 1906an Creu Alta auzoko estadioa inauguratu zuen. Hasiera batean marradun kamiseta txuri urdina zeukan baina 1913an kamiseta arlekinatua hartu zuen. Urte horretakoa du lehenengo txapelketa garaipena, Kataluniako bigarren maila hain zuzen ere. Honi esker Espainiako bigarren mailako txapelketa jokatu eta hau ere irabazi zuen Madrilgo Cardenal Cisneros taldearekin lau partida jokatu eta madrildarrek bosgarrenari uko egin ziotelako.

1934ean Kataluniako txapelketa lortu zuen eta hurrengo urteko Errege Kopan finalera iritsi zen baina Sevillak 3-0 gainditu zuen Madrilen. Kirol mailak gora egiten jarraitu zuen eta 1943an Lehen mailan sartu zen. 1947an bosgarren gelditu zen, hala ere emaitzarik onena 1969ko laugarren postua du. Honi esker 1970an Hirietako Ferien Kopan jokatu zuen baina lehenengo kanporaketan Club Brugge taldeak garaitu zuen. Hau da Europan jokatu duen aldi bakarra.

Lehen mailako azken denboraldiak 1986 eta 1988an izan zituen. Ordutik aurrera bigarren mailan eta batez ere bigarren B mailan aritu da, 2006-07 denboraldian hirugarren mailara jeisterakoan behea jo eta berriz gorantz egin zuen. 2011ean bigarren B mailako III. taldeko txapelduna izan zen eta play-offetan Eibar garaitu ondoren bigarren mailara itzuli zen. 2015ean maila galdu zuen.

2019-2020 denboraldian bere taldeko hirugarren postuan gelditu bazen ere play-offetan bigarren mailara igotzea lortu zuen. Urtebete egin zuen bertan.

Uniformea

 
1903
 
1913-tik
 
2012-2016
 
2016-2020
 
2020-2021
 
2021-2022

Datuak

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 14
  • Denboraldiak 2. mailan: 44
  • Denboraldiak 2. B mailan: 22
  • 1. maila RFEF: 3
  • 2. maila RFEF: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 8
  • Ligako posturik onena: 4.a Lehen mailan (1968-69)

Azken urteetako ibilbidea

Urtea#MailaPostuaErrege Kopa
2004-053Bigarren B maila13.a-
2005-063Bigarren B maila18.a-
2006-074Hirugarren maila3.a-
2007-083Bigarren B maila14.a-
2008-093Bigarren B maila4.a-
2009-103Bigarren B maila10.a2. itzulia
2010-113Bigarren B maila1.a (III multzoa)-
2011-122Bigarren maila19.a2. itzulia
2012-132Bigarren maila16.a3. itzulia
2013-142Bigarren maila10.a2. itzulia
2014-152Bigarren maila21.a1/32
2015-163Bigarren B maila7.a1. itzulia
2016-173Bigarren B maila15.a-
2017-183Bigarren B maila12.a-
2018-193Bigarren B maila12.a-
2019-103Bigarren B maila3.a-
2020-212Bigarren Maila19.a2. itzulia
2021-2231. maila RFEF8.a1. itzulia
2022-2331. maila RFEF10.a

Irabazitako txapelketak

Kanpo estekak