Jose Olaizola

euskal idazlea

Jose Olaizola Gabarain, Ereslari (Hernani, Gipuzkoa, 1883ko urtarrilaren 27a - Donostia, Gipuzkoa, 1969ko ekainaren 8a) musikagilea, organo-jotzailea eta euskal idazlea izan zen.

Jose Olaizola
Bizitza
JaiotzaHernani1883ko urtarrilaren 27a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1969ko ekainaren 8a (86 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, musikagilea eta organista
Izengoitia(k)Ereslari

Literaturaren Zubitegia: 493

Donostiako Arte Ederretako eskolan egin zituen piano, organo eta harmoniako ikasketak. Donostiako Orfeoian piano-jotzaile aritu zen. Donostiako San Pedro kaperako organo-jotzaile izan ondoren, Santa Maria basilikako organo-jotzaile izan zen 1906. urtetik hil zen arte. Musika lan labur ugari idatzi zituen: Ume zurtza, Amets urdiñak, Agur izar ori! Sorgiñeta, Asto txistularia, Urte leloak, Biotz illun, Udazken danean, Mendietan eta Gurutzearen oñetan izenekoak, esaterako. Jose Maria Usanditzagaren lankide izan zen, bai eta euskaltzain urgazle ere.

Lanak

Antzerkia

  • Markesaren alaba (1908)
  • Zorigaiztoko eztayak (1909)
  • Ingelesaren euritakoa(1909)
  • Oleskari zarra (1916)
  • Bigar arte? íja, jai! (1919, Loyola)
  • Bizi-modu berriya (1906, J. Baroja eta semea)
  • Gora, gora antziñako legiak! (1922)
  • Basa-jauna (1922)

Kolaborazioak

Euskal Esnalea aldizkarian olerki batzuk eta ipuin bat argitaratu zituen. Euskal Erria, Gipuzkoarra eta Txistulari aldizkarietan ere idatzi zuen.

Ipuinak

  • Itziartxo edo Ama zerutarraren eskerra (1909)

Kanpo loturak

Erreferentziak