Hernani

Gipuzkoako udalerria


Hernani Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Donostialdea eskualdekoa. Haren barruan dagoen Buruntzaldeko jendetsuena da, 20.013 biztanle baitzituen 2016. urtean. Sagardoaren inguruko jarduerak herriko ekonomia jarduera nagusietakoak dira.

Hernani
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Hernaniko herrigunea Nazioarteko Espazio Estaziotik ikusia.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaDonostialdea (eta honen barruan Buruntzaldea azpieskualdekoa)
Izen ofizialaHernani
AlkateaXabier Lertxundi Asteasuinzarra (EH Bildu)
Posta kodea20120
INE kodea20040
Herritarrahernaniar
Kokapena
Koordenatuak43°15′58″N 1°58′30″W / 43.2662°N 1.9749°W / 43.2662; -1.9749
Map
Azalera57,32 km²
Garaiera44 m
Distantzia9 km Donostiara
Demografia
Biztanleria20.527 (2023)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
alt_left 10.415 (%50,7) (%48,5) 9.960 alt_right
Dentsitatea358,11 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 3,24
Zahartze tasa[1]% 20,77
Ugalkortasun tasa[1]‰ 40,81
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,08 (2011)
Genero desoreka[1]% 2,49 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 11,29 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 54,3 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 29.7 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 43.91 (2016)
Datu gehigarriak
SorreraXIII. mendea (?)
Webguneahttp://www.hernani.eus/

Geografia

Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Donostiatik bederatzi kilometro hegoaldera kokatua. 39,81 kilometro koadro ditu. Urumea ibaia herriko ardatz hidrografikoa da. Iparretik hegora zeharkatzen du eta horretara isurtzen dituzte urak inguruko beste errekastoek. Hernaniko hirigunea Santa Barbara mendiaren magalean dago (Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua da), eta handik begiratuta, Urumea ibarraren alderdi handi bat ikus daiteke. Menditsua eta malkartsua da, sakonune sublitoral batean kokatua. Inguruko mendietan (Akola, Igorin, Urdaburu, Oindi eta abar) historiaurreko arrasto megalitiko ugari dago: Akolako lepoko trikuharriak, Igoringo lepokoak, Oindi-Mandoegiko jentilbaratzak, Mulisko gainekoak, Etzelakoak eta beste hainbat.

Mugakideak

Mugakide ditu Donostia, Astigarraga, Arano (Nafarroa Garaia), Lasarte-Oria, Urnieta, Elduain eta Errenteria.

Auzoak

  • Antziola: auzo hori Hernaniko herri sarearen parte da. Hiria 1950etik 1970era bitartean hazi zen urteetan sortu zen. 1980an hasi ziren desagertzen auzoa bitan banatzen zuten industriak, gaur egun Antziola Berri izenaz ezagutzen den zatia osatzen dutenak. Hernanitik atera eta ospitaleetara doan errepidearen ondoko auzoa da, heriotzaren aldapa deiturikotik. 1.300 bizilagun baino gehiago ditu.
  • Etxeberri: auzo horretako blokeak 70eko hamarkadan eraikitako etxebizitzak dira. La Florida auzoaren ondoan dago eta ia 800 pertsona bizi dira bertan.
  • Karabel: herriaren behealdean dago, Errugbi zelaia (Landare) eta futbol zelaia (Zubipe) dauden tokian. Ibaia auzotik pasatzen denez, Karabel behin baino gehiagotan urez bete da, eta gertakaririk larriena 1985ean gertatu zen, Bizkaia osoan eta Gipuzkoan uholdea izan zenean.
  • Portua: Urumea ibaiaren ezkerraldean eta Hernaniko Alde Zaharraren hegoaldean dagoen auzoa. Desagertutako portu zahar baten kokalekuari zor dio izena. Trenbideak Elizatxo auzotik bereizten du. 250 bizilagun inguru ditu.
  • Elizatxo: bertan dagoen ermitari zor zaio. Duela urte batzuk oso auzo txikia zen, baina urteak joan ahala hazi egin da. Gaur egun, Hernaniko alde zaharraren eta El Puerto-Portu auzotik bereizten duten trenbidearen artean dago. 500 bat bizilagun ditu.
  • Akarregi: Urumea ibaiaren eskuinaldean dagoen eremu lauak Hernaniko hirigunetik Astigarragako Ergobia auzoraino hartzen duen izena da. Ibaiondo bezalako industria-pabiloiek (Orbegozoko altzairutegia zegoen han garai batean) okupatzen dute eremu hori, baina badira beste etxe batzuk ere, gutxi gorabehera lerrokatuak errepide zaharrean, 100 pertsona baino gehixeago bizi baitira han, eta bi sagardotegi tradizional.
  • Sagastialde: La Florida auzotik gertu dagoen auzoa da, eta bertan San Jose eliza dago.
  • Latsunbe: hirigune historikoaren eta Sorgintxulo auzoaren arteko auzoa. Antzina, hainbat baserri, erreka eta garbitegi bat zeuden bertan. Lehen "Las Villas auzoa" deitzen zen, xx. mendean bideak eraiki eta izen hori eman baitzioten garai batean. 1980an Latsunberen izena aldatu zen. Berriki eraiki diren etxebizitza blokeen ondorioz, auzo berri bat sortu da eremu berean (Latsunbe berri).
  • Ereñozu: hirigunetik 6,5 km-ra dago, Hernani eta Goizueta lotzen dituen errepidean, 400 biztanle baino gehiagorekin; Ereñozu Hernaniko auzoetako bat da, nortasun eta itxura sendoenetakoa duena.
  • Galarreta: alde zaharretik kilometro batera, Galarreta aldea, Jauregi eta Antziola auzoen zati bat, erreferentzia bihurtzen da Hernanirako, bertan baitago Aieteko (Donostia) Miramongo Parke Teknologikoaren zati bat, non helbideratzen baita Orono-Ideo enpresa kooperatiboa.
  • Karobieta: Elkano kalearen, Latsunbe auzoaren eta Marieluts auzoaren artean dago. Eremu ezagunenak Atxegindegiko plaza estalia eta Langile ikastola dira. Gaur egungo Urbieta kalean, Latsunbetik bereizten duen kalean, Donostiara iristen zen tranbia bat ibili zen XX. mendearen zati handi batean. Eremu horretan bertan, Carrero izeneko ehun-enpresa bat jarri zen, 80ko hamarkadan desagertutakoa, eremuaren hirigintza handitzeko, baina jarduerarik gabe 70eko hamarkadaren hasieratik.
  • Lizeaga: hirigunearen eta Santa Barbara eta Elizatxo auzoen artean dagoen auzoa. Historikoki, herriko harresietatik hegoalderantz irteteko bidea izan zen.

Historia

San Joan eliza eta Udaletxea Gudarien plazan

Goi Erdi Aroan zehar, gero Gipuzkoa izenaz ezagutzen den lurraldea bailaraz osatuta zegoen. Urumea eta Oria ibaien artean kokatua, Hernani bailara horietariko bat zen eta egungo Donostia, Urnieta, Hernani, Lasarte-Oria, Usurbil eta Orio bere baitan hartzen zituen.

Hernaniko bailararen lehenengo aipamena bi dokumentutan ageri da:

Hiribildu titulua, nahiz eta agiri bidez ezin frogatu, XIII. mendearen erdi aldean eman zitzaiola pentsatzen da, Alfontso X.a Jakituna erregeak hiriak sortzeko ezarri zuen politikaren barruan.

Hernaniri buruz udalaren artxiboan jasota dagoen aipamen historikorik zaharrena XV. mendekoa da. Ordurako hiribildu titulua jasoa zuen, eta Donostiako eta Hernaniko kontzejuek Urumea ibarreko mendien erabilpen, gozamendu eta aprobetxamendurako 1379. urtean izenpetutako adiskidetasun-agiri batean agertzen da.

Hernaniko erdigunea.

Ezagutzen diren lehen udal ordenantzak 1542koak dira, 1512an desagertu zirenen kopia. Azken urte horretan nafar-frantses armada herrian sartu eta suntsitu egin zuten berriz ere. Lehenagotik ere gertatu ziren horrelako suntsiketak, Erdi Aroan esaterako, ahaide nagusien edo bandoen arteko gerrateetan, eta geroago ere bai, XVII eta XVIII. mendeetan, XIX. mendeko Karlistadetan eta 1936ko Espainiako Gerra Zibilean, azken horretan herria Hernaniko fusilamendu latzen lekuko izan zen.

Hernaniko hirigune historikoa Urumea ibaiaren gaineko muino txiki batean dago. Forma obalatuko gune hori harresiz inguratuta zegoen eta sarbide bat baino gehiago zituen (gaur egun bakarra gelditzen da, Felipe Sagarna "Zapa" kalean). Hasiera hartan luzetarako bi kale zituen (gaur egungo Kale Nagusia eta Andrekale lehen Kardaberaz edo Urumea kalea zena) eta bi kale horiek beste batek gurutzatzen zituen (gaur egun Nafar kalea eta Felipe Sagarna "Zapa kalea"). Luzetarako bi kaleen tartean patio luzexka zegoen, bi kaleetako eraikinen tartean.

Hirigune zaharra honako gunea baino ez zen: Ezkiaga pasealekua, Atzieta kalea, Plaza Berria eta Gudarien plaza. Gune horietan eta gaur egungo Agustinatarren Komentuko sarbidean aurkitu dira aztarnarik zaharrenak. Kale Nagusia eta Kardaberaz kalea geroago luzatu ziren, baina XVI. mendeko planoak forma obalatua du, bi kaleak luzatuta dauden seinale.

1614. urtean Urnietak eta 1986. urtean ordura arte auzo zen Lasartek Hernanitik banandu egin ziren Urnieta eta Lasarte-Oria udalerriak egiteko.

Hernaniko ikuspegi panoramikoa. Santa Barbara gotorlekutik hartutako irudia.

Ekonomia

Lehen sektoreak Donostiako beharrak asetzen ditu (barazkiak, esnea eta haragia). Industria (metalurgia, papergintza, industria kimikoa, elikagai-industria) da udalerriko ekonomi jarduera nagusia. Sagardotegi ugari dago; zerbitzu eta garriobide-gunea ere bada.

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: lehen sektorea, BEGaren % 0,3; bigarren sektorea, % 52,6; hirugarren sektorea, % 40,4; eraikuntza, % 6,7.[4]

Euskara

Hernaniko Valentina Ugalderen[5] testigantza, eskolan gaztelaniaz egin behar izanaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[6][7] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Hernaniko euskara[8] gipuzkeraren[9] aldaera da: zehatzago, erdiguneko gipuzkeraren[10] parte den Beterriko euskara[11] da. Koldo Zuazoren arabera, Beterri izan da euskalkiaren bihotza, hots, Iruñea eta Gipuzkoako itsasbazterra lotzen duen ardatz zatia. Aspaldiko ardatza da, eta haren aldamenetan sortu eta indartu ziren zenbait hirigune. Ardatz horren indarra inguruetara zabaldu zen, eta zabaldutako gaien artean hizkera ere dago.


Soziolinguistikoki, EUSTATen datuen arabera, 2021ean euskaldunak %70 ziren. Datu horiekin, Hernanik lehen aldiz bete zituen Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzeko baldintzak, eta udal osoko bilkuran erabaki zuen Hernaniko Udalak UEMAko kide izatea, 2022ko azaroaren 29an. Horrela, UEMAren batzar nagusiak eskaera onartuta, 2022ko abenduaz geroztik UEMAko kide da Hernani.[4]

Demografia

1960ko hamarkadatik aurrera, Hernaniko biztanleria izugarri hazi zen. Horren eragilea Espainiatik iritsitako etorkin kopuru handia izan zen. Etorkin horietatik gehienak Gaztela, Leon, Andaluzia eta Extremadura lurraldeetatik iritsi ziren, bai udalerri honek bai Gipuzkoa osoan gertatzen ari zen industrializazio prozesu indartsuak erakarrita.

1986an, ordura arte Hernaniko auzo zen Lasarte banandu egin zen. Horren ondorioz, Hernanik 10.000 bat biztanle galdu zituen.

XX. mendearen bukaeran eta XXI. mendearen hasieran biztanleriak igotzen jarraitu zuen, nahiz eta motelago izan.

2019an, 20.013 biztanle zituen. Horietatik % 20,09k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak % 9,93 ziren.[4]

Biztanleriaren bilakaera

Hernaniko biztanleria
Datu-iturria: https://www.ine.es/jaxiT3/Datos.htm?t=2873

Politika

Udal hauteskundeak

2003ko hauteskundeen ondoren, EA eta EAJ alderdiek osatutako koalizio batek gobernatu zuen, alkatea José Antonio Rekondo Sanz (Eusko Alkartasuna) zelarik. Hauteskundeetan, legez kanporatutako Bildu Hernani plataforma izan zen boto gehien lortu zituen taldea.

2007ko hauteskundeetan, EAE-ANVko Marian Beitialarrangoitia hautatu zuten alkate.[12]

2011ko hauteskundeez geroztik, Bilduko Luis Intxauspe alkatea izan zen,[13] baita 2015eko hauteskundeetan ere (EH Bildu).[14]

2019ko udal hauteskundeetan, hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk, 4.631 boto; EAJk 2.643 boto; Podemos-IU-Equok, 1.250 boto; PSE-EEk, 1.236 boto; PPk, 193 boto.[15] Xabier Lertxundi (EH Bildu) izendatu zuten alkate.[16]

Hernaniko udalbatza

Alderdia

2015

2019

ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Euskal Herria Bildu
9 / 17
4.182 (% 46,66)
11 / 21
4.631 (% 46,53)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 17
2.071 (% 23,11)
6 / 21
2.643 (% 26,55)
Orain Hernani -> Ahal Dugu
2 / 17
1.348 (% 15,04)
2 / 21
1.250 (% 12,56)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 17
1.077 (% 12,02)
2 / 21
1.236 (% 12,42)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateak

Hauek izan dira Hernaniko azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[17]
Juan Jose Uria Zubiarrain[17]19791983Herri Batasuna
Ricardo Mendiola Egaña19831987Herri Batasuna
Agustin Ezponda Irizar19871991Herri Batasuna
Jose Antonio Rekondo19911995Eusko Alkartasuna
Jose Antonio Rekondo19951999Eusko Alkartasuna
Mertxe Etxeberria19992003Euskal Herritarrok
Jose Antonio Rekondo20032007Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea
Marian Beitialarrangoitia20072009 aEusko Abertzale Ekintza
Marian Beitialarrangoitia20092011Ez esleituak
Luis Intxauspe20112015Bildu
Luis Intxauspe20152019Euskal Herria Bildu
Xabier Lertxundi Asteasuinzarra20192023Euskal Herria Bildu
Xabier Lertxundi Asteasuinzarra2023JarduneanEuskal Herria Bildu

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.

Azpiegiturak

Tren geltokia

Garraioa

Ceferino Apezetxea eta semeak autobus konpainiaren Hernani eta Goizueta bitarteko lineak geltokia herrian dauka. Honako ibilbidea egiten du:

Lurraldebus eta Areizaga konpainiaren hainbat linea Hernanitik igarotzen dira:

Hernanitik ere RENFEko trenbidea igarotzen da eta bi geltoki daude:

Kultura

Kirola

  • Kiroldegia[21]
  • Kanpo igerilekua[22]
  • Futbol zelaia[23]
  • Errugbi zelaia[24]
  • Atletismo pista[25]
  • Ur pabiloia[26]
  • Pilotalekuak: Harriatxukoa, Elizatxokoa, Ezkiagakoa, Etxeberrikoa, Ereñotzukoa, kiroldegiko handia eta txikia, Pikoagakoa eta Latxunbe Berri.[27]
Andre kalea

Hezkuntza[28]

  • Udal euskaltegia[29]
  • Haur eskola[30]
  • Elizatxo ikastola[31]
  • Langile ikastola[32]
  • Txirrita eskola[33]
  • Urumea ikastola[34]
  • Inmakulada ikastetxea[35]
  • Hernani BHI[36]
  • Helduen hezkuntza[28]
  • Transpacar Oinarrizko Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoa[37]
  • Hernaniko Lanbide Heziketa[38]
  • Musika eskola[39]
  • Gaztelekua[40]

Kultura eta kirola

Hedabideak

Jaiak

Herriko jaiak San Joanetan izaten dira, ekainaren 23tik 27ra, eta jaietan egiten diren ospakizunen artean, Azeri-dantza[41] nabari da (inauterietan ere egiten da). Urtean zehar, beste hainbat ospakizun eta ekitaldi kultural ere egiten dira.

Kale Nagusia

Bi urtean behin, Hernaniko Gazte Olinpiadak ospatzen dira.

Kirol Elkarteak

Kale Nagusia

Kultur Elkarteak

  • Kronika
  • Dobera Euskara Elkartea
  • Musika-banda
  • Ttarla Dantza Taldea
  • San Joan Konpartsa
  • Abesbatzak

Kultur Ekimenak

  • Euskara Ari Du
  • Gazte Olinpiadak
  • Kalez Kale kantari
  • Erromeriak

Sagardotegien gida

Hernaniko sagardotegien gida

Ondasun nabarmenak

Hernaniko Chillida-Leku museoa.

Hernaniar ospetsuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa