Jose Viñes Ibarrola

Jose Viñes Ibarrola (Iruñea, Nafarroa, 1898ko ekainaren 18a - 1987ko abuztuaren 21a) sendagilea eta gaztelaniazko idazlea izan zen. Madrilgo Unibertsitatean egin zituen medikuntzako ikasketak. Zaragozako eta Soriako mediku nagusia izan ondoren, Iruñeko sendagile nagusi izendatu zuten (1942-1968). Poliomielitisaren, kukutxeztularen, tetanosaren eta difteriaren aurkako ekinaldiak antolatu zituen 1964. urtean. Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza fakultateko Osasun eta Higieneko irakasle izan zen, bestalde.

Jose Viñes Ibarrola
Bizitza
JaiotzaIruñea1898ko ekainaren 18a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1987ko abuztuaren 21a (89 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta idazlea
Jasotako sariak

Obra nagusiak: Una epidemia de peste bucólica en el siglo XVI (1947) eta Alcohol, stress, cáncer (1957).

Erreferentziak