Joseph Erlanger

Joseph Erlanger (San Frantzisko, 1874ko urtarrilaren 5a - Saint Louis, Missouri, 1965eko abenduaren 5a) estatubatuar fisiologoa izan zen. 1944ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Herbert Spencer Gasserrekin batera axoietan egin daitezkeen ekintza potentzialei buruz egiten duen lanagatik.

Joseph Erlanger

Bizitza
JaiotzaSan Frantzisko1874ko urtarrilaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSaint Louis1965eko abenduaren 5a (91 urte)
Hezkuntza
HeziketaJohns Hopkins School of Medicine (en) Itzuli
Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Lowell High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmedikua, neurozientzialaria, unibertsitateko irakaslea, fisiologoa eta neurologoa
Enplegatzailea(k)Johns Hopkins Unibertsitatea
Washingtongo Unibertsitatea Saint Louisen
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Find a Grave: 189902441 Edit the value on Wikidata

Alemaniar jatorriko familia judu batean jaio zen. Kimika ikasi zuen Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn eta John Hopkins Unibertsitateko Medikuntza Eskolan amaitu zituen ikasketak. Graduatu ondoren, unibertsitate honetako laborategian lan egin zuen.

1906an Wisconsin-Madisongo Unibertsitateko irakasle izendatu zuten eta 1910ean Washingtongo Unibertsitatea Saint Louisengo irakasle. Unibertsitate honetako laborategian Herbert Spencer Gasser ezagutu zenuen. Bigarren Mundu Gerran, shockaren ondorioak ikertu zituzten. Ondoren, neuronak aztertu zituzten eta, axoiei buruz egindako aurkikuntzekin, Nobel Saria irabazi zuten.