Josu Goia

Josu Goia Etxeberria (Bera, 1947ko martxoaren 2a - 2018ko azaroaren 3a) nafar politikari eta artista izan zen.

Josu Goia

Berako alkatea

1999 - 2003
Bizitza
JaiotzaBera1947ko martxoaren 2a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza2018ko azaroaren 3a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, musikaria eta eskultorea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Euskal Herritarrok

Politikagintzan eta kulturgintzan aritu zen, eta sorterrian alkate izan zen Euskal Herritarrok-ekin, 1999tik 2003ra, hiru legealditan zinegotzi aritu eta gero. Alkate zela, Udalbiltzako kide izan zen. 2003an berriro aurkeztu zen, baina Espainiako Auzitegi Gorenak ezker abertzaleko zerrenda ugari debekatu zituen; tartean, Beraginez, Goia zerrendaburu zuen hautagaitza. Beste zerrendarik aurkeztu ez, eta hauteskundeak berriro egin zituzten 2003ko urrian. EAk gobernatu zuen hurrengo lau urteetan.[1]

Herri Batasuneko lehen mahai nazionalean hartu zuen parte, eta Egin egunkariko Administrazio Kontseiluan ere egon zen. Nafarroako legebiltzarkide ere izan zen lehen Parlamentuan, 1979an.[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.