Joxerramon Iruretagoiena

Aiako harri-jasotzailea

Joxerramon Iruretagoiena, ezizenez Izeta II.a (Aia, Gipuzkoa, 1967ko martxoaren 12a) gipuzkoar harri-jasotzaile bat da.

Joxerramon Iruretagoiena
Bizitza
JaiotzaAia1967ko martxoaren 12a (57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakharri-jasotzailea

Biografia

Sega-jokoan aritu izan zen gaztetan baina gero harriari ekin zion.[1] Aurreneko apustua 1994an jokatu zuen Azpeitin jokatu zuen Landarbideren aurka eta erraz irabazi zuen.[1] 150 txapelketatik gora irabazi zituen eta erretiratu zenean hamasei errekor zituen, batez ere 100 eta 138 kiloko harri kubikoarekin.[2] Igeldoko harriarekin ere nagusi izan zen, 19 aldiz jarraian parte hartu eta bederatzi garaipen eta hamar bigarren postu egin baitzituen.[1]

Erretiratzeko 50-50-50 marka egin zuen Zarautzen, hau da, 50 urte beteta 100 kiloko kubikoari 50 jasoaldi eta 100 kiloko zilindrikoari 50 jasoaldi.[3]

Lorpenak

Erreferentziak