Igeldoko harria

Donostiako harrijasotze proba


Igeldoko harria 1992 urteaz geroztik izen bereko 134 kiloko oboide eiteko harri irregularrarekin Donostiako Trinitate enparantzan eta Aste Nagusiaren baitan ospatzen den harrijasotze proba da.

Igeldoko harria
Kirolaharri-jasotzea
AntolatzaileaDonostiako Udala
Sorrera1993
Eremua Euskal Herria
TokiaDonostia
Lana5 minutuko lana
Errekorra19 jasoaldi
("Goenatxo II", 2002)[1]
Garaipen gehienJ.J. Unanue "Goenatxo II" (11)
TxapeldunaIgeldoko harria:
Mikel Lopetegi "Urra" (2023)
Uliako harria:
Ainitze Zumeta (2023)

Lana

Bost minutuko txanda bakar batean altxaldi gehien egiten dituen harrijasotzaileak irabazten du.

Historia

1990 urtean Donostiako Aste Nagusian Igeldoko 174 kg-ko harri batekin lehiatu ziren Goenatxo I.a, Goenatxo II.a eta Gibitegi. Lehenengoak lau jasoaldi eman ziizkion, bigarrenak bi[2]. Lehiaketa honek ez zuen ordea jarraipenik izan. Bi urte beranduago harri txikiago batekin egin zen froga, eta hau da jarraipena izan duen lehia.

1993-2003 urte bitartean Juan Jose Unanue "Goenatxo II" izan zen irabazle. 2004-2011 urte bitartean, berriz, Joxerramon Iruretagoiena "Izeta II" izan zen nagusi. Harria gordeta egoten da urtean zehar eta beraz harrijasotzaileek ez dute aukerarik aurrez harriarekin saioak egiteko.

Palmaresa

UrteaTxapeldunaJasoaldiak
1992Luis Mari Telleria12
1993"Goenatxo II"?
1994"Goenatxo II"?
1995"Goenatxo II"?
1996"Goenatxo II"?
1997"Goenatxo II"?
1998"Goenatxo II"15
1999"Goenatxo II"18
2000"Goenatxo II"17
2001"Goenatxo II"17
2002"Goenatxo II"19 (errekorra)
2003"Goenatxo II"16
2004"Izeta II"16
2005"Izeta II"14
2006"Izeta II"17
2007"Izeta II"13
2008"Izeta II"15
2009"Izeta II"17
2010"Izeta II"16
2011"Izeta II"16
2012"Izeta II"15
2013[3]Aimar Irigoien18
2014[4]Jokin Eizmendi14
2015[5]Jokin Eizmendi12
2016[6]Jokin Eizmendi15
2017[7]Jokin Eizmendi16
2018[8]Mikel Lopetegi "Urra"14
2019[9]Jokin Eizmendi15
2020[10]Jokin Eizmendi14
2021[11]Jokin Eizmendi17
2022[12]Mikel Lopetegi "Urra"17
2023[13]Mikel Lopetegi "Urra"18

Garaipenak

HarrijasotzaileaGaraipenakUrteak
Juan Jose Unanue "Goenatxo II"111993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003
Joxerramon Iruretagoiena "Izeta II"92004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012
Jokin Eizmendi72014, 2015, 2016, 2017, 2019, 2020, 2021
Mikel Lopetegi "Urra"32018, 2022, 2023
Aimar Irigoien12013

Emakumezkoen Txapelketa: Uliako harria

Sakontzeko, irakurri: «Uliako harria»

Igeldoko harriarekin batera, emakumezkoek Uliako harria altxatzen dute 2022. urtetik aurrera.

UrteaTxapeldunaJasoaldiak
2022[14]Karmele Gisasola "Zelai III"16
2023[15]Ainitze Zumeta17

Erreferentziak

Kanpo estekak