Julen Martija

esku huskako pilotaria
Martija

Martija, 2016ko urtarrilean
Izen osoa:Julen Martija Ollakarizketa
Jaiotza data:1997ko maiatzaren 24a (26 urte)
Jaioterria:Etxeberri, Arakil
(Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa:Aspe
Postua:atzelaria
Altuera:1,87 m
Pisua:82 kg
Debutatze data:2016ko otsailaren 21a
Debutatze pilotalekua:Astelena (Eibar)

Julen Martija Ollakarizketa, pilota arloan Martija deituraz ezaguna (Etxeberri, Nafarroa Garaia, 1997ko maiatzaren 24a) esku huskako pilotari profesionala da. Atzelari jokatzen du, Aspe enpresarekin.[1] Pilotari segurua da, huts gutxi egiten dituena, eta eskuin indartsua du.[2]

Bizitza

Pilotan sei urterekin hasi zen, Irurtzungo pilota eskolan. 14 urte betetzean, Iruñera joateko aukera sortu zitzaion, eta hara jo zuen: Iruñean bere adineko pilotari gehiago zebiltzan, eta hobetzeko aukera handiagoa zuen. Onenengandik maila bat azpitik ibiltzen zen. Hala ere, 2015ean gorakada handia egin zuen, bai eta Bizkaian amateurretako bi torneo irabazi ere (Lezamakoa eta Zaldibarkoa). Horregatik, 18 urte besterik ez zuela, profesionaletara iritsi zen 2016aren hasieran, Aspe enpresak kontratatuta.[3][4]

23 urterekin, lehendabiziko finalera iritsi zen,[5] bai eta garaile atera ere: Joseba Ezkurdiarekin batera irabazi zuen 2020ko binakako txapela, Olaizola II.a eta Urrutikoetxea mendean hartuta.[6][7] Ezohiko txapelketa izan zen: COVID-19 pandemiaren eraginez, atzerapenak izan ziren; gero, Baiko enpresako pilotariek beren enpresak ezarritako lan baldintzen aurka egindako grebaren ondorioz, berriz atzeratu zen lehiaketa; eta, tartean, Julenek COVID-19aren gaitza hartu zuen.[8]

Kirol lorpenak

Martija, profesionaletan debutatu zuen partidan, 2016ko otsailean.
Binakako Txapelketa Nagusiko finalak
UrteaTxapeldunakTxapeldunordeakTantoakPilotalekua
2020Ezkurdia - MartijaOlaizola II.a - Urrutikoetxea22-13Bizkaia
2022Altuna III.a - MartijaLaso - Imaz22-20Bizkaia

Amateurretan

  • 2015: Lezamako Torneoko txapeldun.
  • 2015: Zaldibarko Torneoko txapeldun.
  • 2013: Diario Vasco Torneoko txapeldun.

Erreferentziak