Ander Imaz Retegi

Pilotaria
Ander Imaz» orritik birbideratua)
Imaz
Izen osoa:Ander Imaz Retegi
Jaiotza data:1994ko abenduaren 30a (29 urte)
Jaioterria:Oiartzun (Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa:Asegarce
Postua:atzelaria
Altuera:1,80 m
Pisua:76 kg
Debutatze data:2015eko abenduaren 20a
Debutatze pilotalekua:Madalensoro (Oiartzun)

Ander Imaz Retegi,[oh 1] pilota arloan Imaz deituraz ezaguna (Oiartzun, Gipuzkoa, 1994ko abenduaren 30a) esku huskako pilotari profesionala da. Atzelari jokatzen du. 2015eko abenduan bilakatu zen profesional, Asegarcerekin.[1] Jokoari dagokionez, pilotari langilea eta nekaezina da, eta oso ondo mugitzen da jokalekuan.

Asegarceko teknikariek aski izan zuten «hiruzpalau» probaldi egitearekin, Imazek profesionaletara igarotzea merezi zuela erabakitzeko. Hiru hilabete geroago, 2016ko martxoan, Binakako Txapelketa Nagusian sartu zuten, Jon Ander Albisuren ordezko; Iñaki Artola aurrelaria lagun zuela jokatutako partida hartan, ez zuen bere maila eman, hasiberriaren urduritasunak erasanda. 2016ko abenduaren erdialderaino 67 partida jokatu ondoren (urte hartan, pilotari gehienek baino askoz gehiago; enpresak gutxienez 45 partida jokatzeko kontratua egina zion),[2] 2016ko abenduan abiatutako Binakakoan ere ordezko ari da,[3] maila onarekin oraingoan.[4]

Kirol lorpenak

  • 2023ko binakako txapeldurnordea, Unai Laso aurrelaria lagun
  • 2022ko binakako txapeldurnordea, Unai Laso aurrelaria lagun

Binakako Txapelketa Nagusiko finalak

UrteaTxapeldunakTxapeldunordeakTantoakPilotalekua
2022Altuna III - MartijaLaso - Imaz22-20Bizkaia
2023Elordi - ZabaletaLaso - Imaz22-13Nafarroa Arena

Amateurretan

  • 2015: Biharko Izarrak (Mallabia), txapelduna
  • 2014-2015: GRAVN, txapelduna
  • 2012: Diario Vasco torneoa, txapelduna

Oharrak

Erreferentziak