Kami Rita

xerpa nepaldarra

Kami Rita (Thame, 1970) alpinista eta xerpa nepaldarra da, Everest mendira igoera gehien egin dituen gizakia hain zuzen ere[1]. 2021ean 25. aldiz igo zuen planetako mendirik altuena eta ordutik ere igoera gehiago egin ditu.

Kami Rita

Bizitza
Jaiotza1970 (53/54 urte)
Herrialdea Nepal
Jarduerak
Jarduerakgidaria

Biografia

Solukhumbu barrutiko Thame herrian hazi zen. Gela bakarra zuen etxean bizi zen familia guztia. Tenzing Norgay xerpa ere bertan bizi izana zen eta Kami Ritaren aita ere mendian gidari aritu zen zen. Gaztaroan Thame Dechen Chokhorling monastegian denboraldi bat egin zuen baina hura utzi eta mendiak igotzeari ekin zion. Gerora kazetari bati horrela esan zion; "Analfabetoak eta pobrea ginen eta ez zegoen beste bizibiderik, horregatik hasi ginen mendi arriskutsuak eskalatzen".

1992an izan zuen lehenengo esperientzia mendian Oinarrizko kanpalekuan sukaldari laguntzaile gisa[2], baina dirudienez 12 urte zituenetik aritu izan zen kargak eramaten. 1994an 24 urte zituela igo zuen aurreneko aldiz Everest mendia.

2017an 21. aldiz igo zuen Everest eta Apa xerpak eta Phurba Tashi xerpak zuten errekorra berdindu zuen[3]. Orduan esan zuen erretiroa hartu aurretik 25 aldiz igo nahi zuela[2] eta 2021eko maiatzaren 7an lortu zuen[4].

Kami Ritak Everest soilik ez, K2, Cho Oyu, Manaslu, Annapurna eta Lhotse ere igo ditu[5].

Familia

Gaur egun Kathmandun bizi da Lakpa Jangmu emaztearekin eta bi semerekin. Semeek ikasketak izan ditzaten lan egin du mendian ibiltzea arriskutsua delako[6].

Kami Ritaren aita 1950. mendizaleen aurreneko gidarietako bat izan zen eta Lakpa Rita anaiak ere 17 aldiz igo du Everest mendia[7].

Igoerak

#UrteaEgunaOharrak
11994maiatzaren 13anS Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
1995ez8.500 metrotaraino iritsi zen, altuera handiko langile gisa
21997maiatzaren 25eanS Col - SE Ridge-etik, eskalatzaile gisa
31998maiatzaren 25eanS Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
41999maiatzaren 13anS Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
52000maiatzaren 23anS Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
62002maiatzaren 25eanS Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
72003maiatzaren 30eanS Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
82004maiatzaren 24anS Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
92005maiatzaren 30eanS Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
102006maiatzaren 20anS Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
112007maiatzaren 22anS Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
122008maiatzaren 24anS Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
13
14
2009maiatzaren 5ean
maiatzaren 23an
S Col - SE Ridge-etik, sokak ezartzeko taldearekin
S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
15
16
2010maiatzaren 5ean
maiatzaren 24an
S Col - SE Ridge-etik, sokak ezartzeko taldearekin
S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
172012maiatzaren 18anS Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
18
19
2013maiatzaren 10ean
maiatzaren 22an
S Col - SE Ridge-etik, sokak ezartzeko taldearekin
S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
2015ezEz zuen igotzea lortu lurrikara batek eragindako elurjauziaren ondorioz
202016maiatzaren 20anS Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
212017maiatzaren 27anS Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
222018maiatzaren 16anS Col - SE Ridge-etik
23
24
2019maiatzaren 15ean
maiatzaren 21ean
S Col - SE Ridge-etik
S Col - SE Ridge-etik
252021maiatzaren 7anS Col - SE Ridge-etik
262022maiatzaren 7anS Col - SE Ridge-etik
272023maiatzaren 17anS Col - SE Ridge-etik

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kami Rita