Cho Oyu

Cho Oyu (baita ere Cho Oyo edo Zhuoaoyou) munduko mendirik altuenetan seigarrena da, 8.201 metro baititu. Everest menditik 20 km mendebaldera dago, Tibet eta Nepalen artean.

Cho oyu
Datu orokorrak
Garaiera8.188 m
Prominentzia2.344 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak28°05′39″N 86°39′39″E / 28.0942°N 86.6608°E / 28.0942; 86.6608
Honen parte daHimalaia
MendikateaMahalangur Himal (en) Itzuli
Estatu itsasgabe Nepal
Nepalgo garapen-eskualdeaEkialdeko eskualdea
Nepalgo guneaSagarmatha Gunea
Babestutako-eremuaSagarmatha Parke Nazionala
Lehen igoera1954ko Urriaren 19an.Herbert Tichy, Joseph Joechler.

Herbert Tichy, Joseph Joechler eta Pasang Dawa Lamak igo zuten lehenengo aldiz 1954ko Urriaren 19an, austriar espedizio batean. 2 urte lehenago, britainiar espedizio batek ez zuen lortu tontorreraino igotzea (Eric Shipton eta Edmund Hillary, besteak beste).

Cho Oyuren magalean Nangpa La (5.716m) dago, Tibet eta Khumbuko sherpen arteko komunikazio bidea. Hau dela eta 8.000ko errazena dela esan ohi da.

Izenak "Jainkosa Turkesa" esan nahi du.

1985eko euskal espedizioak

1985eko maiatzaren 15ean Juanito Oiarzabal bihurtu zen lehenengo euskal mendizale tontor honetara iristen, berarekin batera Juan Jose Amezgarai, Iñaki Querejeta eta Mikel Ruiz de Apodaca joan zirelarik.

Bi egun geroxeago Felipe Uriarte, Atxo Apellaniz eta Xabier Garaioak gauza bera lortu zuten.

Beste marka batzuk

  • 1978an Edi Koblmüller eta Alois Furtner austriarrak igo ziren muturreko zailtasuna duen hego-ekialdeko aurpegitik.
  • 1983 Reinhold Messnerek arrakasta lortu zuen haren laugarren saiakeran, Hans Kammerlander eta Michael Dacher-ekin batera.
  • 1984an Věra Komárková (AEB) eta Dina Štěrbová (Txekoslovakia) izan ziren lehenengo emakumeak Cho Oyura igotzeko. Štěrbová izan zen lehendabiziko emakume txekoslovakiarra zortzimilako bat egiten.
  • 1985eko otsailaren 12an Maciej Berbeka eta Maciej Pawlikowski poloniarrek neguko lehendabiziko igoera egin zuten. 3 egun geroago Andrzej Heinrich eta Jerzy Kukuczkak ere igotzea lortu zuten.
  • 1988ko azaroaren 2an esloveniar espedizio batek erdietsi zuen igotzea leheneengo aldiz iparraldeko aurpegitik: Iztok Tomazin, Roman Robas, Blaž Jereb, Rado Nadvešnik, Marko Prezelj eta Jože Rozman.
  • 1994an Yasushi Yamanoi igo zen bera bakarrik, hego-mendebaldeko aurpegitik.
  • 2007an bigarren indiar igoera egin zuen Abhilekh Singh Virdik gidatutako espedizioa.
  • 2009an Clifton Maloney estatubatuarra igotzea lortu zuen, 71 urterekin, bere nazionalitatearekin gizon zaharrena izan zena horrelakorik lortzen.
  • 2011an Ronald Naar holandarra hil zen igoeran.

Beste euskal alpinista batzuk

1989ko apirilaren 8an Martin Zabaletak Carlos Buhler estatubatuarrarekin batera tontorrera iritsi zen. Urte bat geroago Koldo Aranguren, Pitxi Eguillor eta Patxi Fernandezek marka bera erdietsi zuten, eta 1992an Amaia Aranzabal bihurtu zen lehenengo euskal emakume tontor honetara igotzen, Josu Bereziartua eta Joan Coletekin batera irailaren 17an. 3 egun geroago Joxe Artetxe eta Pilar Ganuza iritsi ziren, hau izanda lehendabiziko zortzimilakoa nafar emakume batentzat.

2004an, azkenik, Xabier Ormazabal urretxuarra bertan hil zen. "Lehoinabarraren aztarna" dokumentalean jaso zuen hurrengo urtean Andoni anaiak horrekin lotutako hainbat bizipen.

Ikus, gainera

Kanpo estekak