Kantō eskualdea

Kantō eskualdea (japonieraz: 関東地方 Kantō-chihō?) Japoniako Honshu uharteko eskualde geografiko bat da. Eskualdearen lurraldearen ia erdia Kantō lautadari dagokio. 2010ean, Japoniako Estatistika Bulegoaren arabera, 42.607.376 pertsona bizi ziren eskualdean, hau da, gutxi gorabehera Japonia osoko populazioaren heren bat. Kantō eskualdeak 32.423,90 km²-ko azalera du, eta 1.300 bizt./km²-ko dentsitatea.

Kantō eskualdea
 Japonia
Administrazioa
Estatu burujabe Japonia
Geografia
Koordenatuak36°10′N 139°47′E / 36.17°N 139.78°E / 36.17; 139.78
Azalera32.423,9 km²
MugakideakTōhoku eskualdea eta Chūbu
Demografia
Biztanleria43.284.547 (2017ko urriaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea1.334,96 bizt/km²
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli


Japoniako eskualderik garatuena, industrializatuena eta urbanizatuena da. Tokio eta Yokohama hiriek konplexu industrial bat osatzen dute, eta Tokioko Badiaren inguruan industria arinaren eta astunaren kontzentrazio handi bat dago.


Eskualde beste hiri nagusiak Kawasaki, Saitama eta Chiba dira. Kostaldetik hain gertu ez dauden hiri txikiagoetan, industria arina eta automobil-industria ugari dago

Banaketa administratiboa

Prefetura hauek osatzen dute eskualdea:

PrefeturaPopulazioaAzalera (km²)HiriburuaPopulazioa
Chiba6.201.0465.156Chiba962.624
Gunma2.014.6086.363Maebashi344.871
Ibaraki2.964.1416.095Mito265.993
Kanagawa9.029.9962.415Yokohama3.697.894
Saitama7.190.8173.797Saitama1.231.880
Tochigi2.005.0966.408Utsunomiya510.416
Tokio12.527.1152.187Tokio (hiria)8.336.611

Hiriak

Kantō eskualdeko hiri handienak honako hauek dira

  1. Tokio (hiriburua): 8.967.665 biztanle (2011)
  2. Yokohama: 3.697.894 bz. (2012)
  3. Kawasaki: 1.437.266 bz. (2012)
  4. Saitama: 1.231.880 bz. (2010)
  5. Chiba: 962.624 (2012)

Ondasun nabarmenak

Jauregiak

Tenpluak eta santutegiak

Museoak

Dorreak

Natura

Herriak

Barrutiak

Kanpo estekak