Karlos Lwanga

San Karlos Lwanga[1] edo Lwangako San Karlos[2] (swahiliz: Kaloli Lwanga; Buganda, 1860 inguru — Namugongo, Buganda, 1886ko ekainaren 3a) katolizismora konbertitu zen ugandarra izan zen, lagunen talde batekin martiria izan zena. Eliza Katoliko eta Anglikanoetako santua eta Ugandako martirietako bat da[3].

Karlos Lwanga

Bizitza
JaiotzaBuganda1865eko urtarrilaren 1a
Herrialdea Uganda
HeriotzaNamugongo (en) Itzuli1886ko ekainaren 3a (21 urte)
Heriotza modua: sutan errea
Jarduerak
Santutegia
Ekainaren 3

Find a Grave: 29118251 Edit the value on Wikidata

Bizitza

1860 inguruan jaio zen Bugandako Erresuman (Uganda modernoaren lurraldean) eta ganda etniakoa izan zen[4]. Mwanga II.a erregearen zerbitzaria izan zen.

Ugandako kristauen jazarpena 1885ean hasi zen Mwanga erregeak misiolari anglikanoak exekutatzeko agindu zuenean. Joseph Mukasa Balikudembe erregearen zerbitzariak, hilketak salatu zituen erregeari, eta ondoren berari burua moztu zioten. Lwanga izendatu zuten kargu honetarako. Egun berean, 1885eko azaroaren 5ean, Karlos izenarekin bataiatu zen[5].

1886ko maiatzaren 25ean, Mwanga II.ak bi paje heriotzara kondenatu zituen. Hurrengo goizean, Karlos Lwangak bataiorako prestatzen ari ziren hainbat paje bataiatu zituen ezkutuan. Egun horretan, erregeak zerbitzariak galdekatu zituen, norbaitek kristautasunari uko egingo zion ikusteko. Lwangak zuzendutako pajeak haien erlijioari leialtasuna deklaratu zuten, eta erregeak bizirik erretzera kondenatu zituen. 1886ko ekainaren 3an, exekuzioaren egunean, Karlos Lwanga beste presoengandik bereizi zuten. Hil aurretik, guardiari kristau bihurtzeko deia egin zion[6].

Kanonizazioa

1920an, Benedikto XV.a aita santuak dohatsu bilakatu zuen, eta 1964ko urriaren 18an, Paulo VI.a aita santuak kanonizatu zuen. San Karlos Lwanga eta lagunen eguna ekainaren 3an ospatzen da Erromatar Eliza Katolikoan. Afrikako Gazte Katolikoen Mugimenduaren, kristau konbertituen eta torturaren biktimen zaindaritzat hartzen da[7]. Eliza Katolikoaz gain, anglikanismoan ere santutzat hartzen da[8].

Erreferentziak

Kanpo estekak