Ugandako martiriak

Ugandako martiriak[1] 22 katoliko eta 23 anglikano kristau talde bat dira Bugandako erreinu historikoan (gaur egun Uganda), 1885eko urtarrilaren 31tik 1887ko urtarrilaren 27ra bitartean Mwanga II.a erregearen aginduz exekutatu zituztenak[2].

San Karlos Lwanga eta lagunak

Martiri katolikoen zerrenda

1920an, Benedikto XV.a aita santuak dohatsu bilakatu zituen, eta 1964ko urriaren 18an, Paulo VI.a aita santuak kanonizatu zituen. Jaieguna ekainaren 3an ospatzen da[3].

  • Adolfo Ludigo-Mukasa (h. 1886ko ekainaren 3an)
  • Akileo Kewanuka (h. 1886ko ekainaren 3an)
  • Anatolio Kiriggwajjo (h. 1886ko ekainaren 3an)
  • Anbrosio Kibuuka (h. 1886ko ekainaren 3an)
  • Andres Kaggwa (h. 1886ko maiatzaren 26an)
  • Atanasio Bazzekuketta (h. 1886ko maiatzaren 27an)
  • Bruno Sserunkuuma (h. 1886ko ekainaren 3an)
  • Dionisio Ssebuggwawo (h. 1886ko maiatzaren 25ean)
  • Gonzaga Gonza (h. 1886ko maiatzaren 27an)
  • Gyavira Musoke (h. 1886ko ekainaren 3an)
  • Jakue Buuzaabalyaawo (h. 1886ko ekainaren 3an)
  • Joan Maria Muzeyi (h. 1887ko urtarrilaren 27an)
  • Josef Mukasa (h. 1885eko azaroaren 15ean)
  • Karlos Lwanga (h. 1886ko ekainaren 3an)
  • Kizito (h. 1886ko ekainaren 3an)
  • Lukas Baanabakintu (h. 1886ko ekainaren 3an)
  • Matias Mulumba (h. 1886ko maiatzaren 30ean)
  • Mbaga Tuzinde (h. 1886ko ekainaren 3an)
  • Mugagga Lubowa (h. 1886ko ekainaren 3an)
  • Mukasa Kiriwawanvu (h. 1886ko ekainaren 3an)
  • Noe Mawaggali (h. 1886ko maiatzaren 31n)
  • Pontziano Ngondwe (h. 1886ko maiatzaren 26an)

Geroko garai bateko Ugandako bi martiri ere izan ziren, 1918an Paimolen hil eta 2002an dohatsu bilakatu zirenak: Daudi Okelo eta Jildo Irwa[4].

Martiri anglikanoen zerrenda

Ingalaterrako Elizan, 23 martiri santutzat hartzen dira[5].

  • Makko Kakumba
  • Yusuf Lugalama
  • Nuwa Sserwanga
  • Mukasa Musa
  • Eriya Mbwa
  • Muddu Aguma
  • Daudi Muwanga
  • Muwanga
  • Kayizzi Kibuuka
  • Mayanja Kitogo
  • Noah Walukaga
  • Alexander Kdoko
  • Fredrick Kizza
  • Robert Munyangabyanjo
  • Daniel Nakabandwa
  • Kiwanuka Gyaza
  • Mukasa Lwakisiga
  • Karlos Lwanga
  • Mubi
  • Wasswa
  • Kwabafu
  • Kifamunnyanja
  • Muwanga Njigiya

Oroimena

Ugandako Martirien Basilika 1968an eraiki zen Namugongon. 1980ko hamarkadaz geroztik erromeria handien leku bihurtu da[6].

1993an, Ugandako Apezpiku Konferentziak unibertsitate bat sortu zuen Ugandako martirien omenez[7].

Erreferentziak

Kanpo estekak