Kartsakhi (aintzira)

Georgia eta Turkia arteko aintzira

Kartsakhi aintzira[1] (georgieraz: თბილისი, turkieraz: Aktaş Gölü) Asian kokaturiko aintzira da, Georgia eta Turkia arteko mugan hain zuzen ere.

Kartsakhi (aintzira)
Datu orokorrak
Garaiera1.799 m
Motaaintzira
Luzera8,5 km
Azalera26,3 km²
Sakonera1 m
Geografia
Map
Koordenatuak41°12′53″N 43°12′53″E / 41.2147°N 43.2147°E / 41.2147; 43.2147
Estatu burujabe Georgia
MkhareSamtskhe-Javakheti
Hidrografia
Arroaren azalera158 km²

Izena

Kartsakhi herriak ematen dio izena. Beste izen batzuk ere baditu, Khozapini aintzira eta Aktaş aintzira.

Geografia

Georgiako bigarren aintzira handiena da. 26,3 km2-ko azalera du. 1.800 metrotako altueran kokaturik dago, Kaukaso mendikatean[2].

Inguruko mendietako uhar eta errekek elikatzen dute. Oso azaleko aintzira da, metro bateko sakonera maximoa baitu. Sasoi euritsuan urak gainezka egiten du eta Kura ibaira isuriz Kaspiar itsasora iristen da[3].

Fauna

Hegaztientzako hezegune garrantzitsua da[4]. Hontz handiaren Europako populazio handienetako bat mantentze du. Bi pelikano mota ere badira bertan, pelikano ilebihurria eta pelikano arrunta.

Erreferentziak

Kanpo estekak