Kaukaso (mendikatea)

Kaukaso[1] Eurasiako mendi sistema da, Asiaren eta Europaren artean kokatua, Kaspiar itsasoaren eta Itsaso Beltzaren artean ipar-mendebaldetik hego-ekialderantz 1.200 kilometroz luzatzen dena.

Kaukaso (mendikatea)
Datu orokorrak
Mendirik altuenaElbrus
Garaiera5.642 m
Motamendikate
Luzera1.200 km
Zabalera160 km
Azalera477.165 km²
Geografia
Map
Koordenatuak42°30′N 45°00′E / 42.5°N 45°E / 42.5; 45
Honen parte daAlpetar gerrikoa

Geografia

Kaukaso Europa edo Asiakoa den eztabaidan dago. Geologikoki, Eurasiaren erdian dago. Historikoki, greziarrentzat Bosforo itsasartea eta Kaukaso ziren Europaren mugak. Erdi Aroan, berriz, Bosforon eta Don ibaian kokatu zituzten. Philip Johan von Strahlenbergek 1730ean Errusiarako egindako ikerketan mendikatea Asian kokatu zuen. Politikoki, Europa eta Asiaren arteko muga, Europako Errusia eta Georgia eta Asiako Armenia eta Azerbaijanen artekoa da, zehatzago, Kura eta Kvirila ibaiek eratzen dutena.

Kaukaso sistema bi zatitan banaturik dago:

Gailur gehienak 2.000 metrotik gorakoak dira, eta Elbrus da garaiena (5.642 metro). Dykhtau (5.203 metro), Xkhara (5.201 metro) eta Kazbek (5.047 metro) dira beste gailur nagusiak. Kaukaso Handiak 2.000 inguru glaziar ditu. Ibai nagusiak Rioni, Kura eta Aragvi dira. Mendi maldak basoz estaliak daude.

Mendirik garaienak

Elbrus mendia.

Hona hemen Kaukasoko mendirik altuenak.

IzenaAltuera (m)Gailurra (m)Herrialdea
Elbrus5.6424.741Errusia
Dykhtau5.2052.002Errusia
Xkhara5.2011.365Georgia/Errusia
Koshtan Tau5.152822Errusia
Janga5.059300Errusia/Georgia
Kazbek5.0472,353Georgia/Errusia
Pushkinn5.033110Errusia/Georgia
Katyn Tau4.979240Errusia/Georgia
Xota Rustaveli gailurra4.86050Georgia/Errusia
Tetnuld4.858672Georgia

Ekonomia

Aberastasun iturriak, ibaietako elektrizitate indarraz gainera, zura, ehiza eta meatzeak (burdina, ikatza, beruna, zinka, kobrea, molibdenoa eta manganesoa) dira.

Erreferentziak

Kanpo estekak