Kate Rusby

abeslari britainiarra

Kate Anna Rusby (Barnsley, Ingalaterra, 1973ko abenduaren 4a- ) abeslari eta kantautore ingelesa da. Ingalaterrako gaur egungo folk abeslari ezagunenetakoa da.

Kate Rusby

(2014)
Bizitza
JaiotzaPenistone (en) Itzuli1973ko abenduaren 4a (50 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Damien O'Kane  (2010eko ekainaren 12a -
Hezkuntza
HeziketaShelley College (en) Itzuli
Barnsley College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktraditional folk singer (en) Itzuli eta egile abeslaria
Genero artistikoaherri-kanta
Musika instrumentuagitarra
ahotsa

katerusby.com
IMDB: nm2159637 MySpace: katerusby Youtube: UCKMaYGDyyYZMbLowVdYf8TA Last fm: Kate+Rusby Musicbrainz: 62b86b55-e0aa-446f-b326-054576968310 Songkick: 339246 Discogs: 583472 Allmusic: mn0000361507 Edit the value on Wikidata
Kate Rusbyren Hourglass diskoaren portada.

Biografia

Musikarien familia batean jaio zen Barnsley hiriko eremuan dagoen Penistone herrian, Hegoaldeko Yorkshire konderrian[1]. Nerabezaroan folk jaialdietan gitarra eta pianoa jotzen hasi zen eta beste hainbat emakumerekin batera The Poozies folk zeltiar taldea osatu zuen. Bera abeslaria zen. 1995 urtean Kate Rusby & Kathryn Roberts diskoa plazaratu zuten neska biek[1].

1997 urtean bakarkako ibilbideari ekin zion Hourglass diskarekin, garai hartan Equation taldeko partaide zen arren. Hurrengo urteetan bakarkako disko berriak aterako zituen, eta BBC One telebista kateko hainbat serietarako abestiak ere grabatu zituen. 2000 eta 2002 urteen artean BBC-ren folk sari ugari eskuratu zituen[2]. 2001 urtean The Guardian egunkariak "Eszena britainiar akustikoko superstarra" izendatu zuen[3].

2007ko irailaren 3an, Cambridgeko Folk Jaialdian Awkward Annie diskoa aurkeztu zuen. UK Indie zerrendako bigarren posturaino igo zen eta Kate Rusby Erresuma Batuko folk mugimenduan erreferentziazko abeslaria bihurtzen hasi zen. 2008an gabonetako abestiekin egindako diskoa atera zuen. Hurrengo urteetan ohiko diskoak eta gabon inguruko diskoak tartekatu ditu.

Bizitza pertsonala

John McCusker eskoziar musikariarekin ezkondu zen 2011eko abuztuan. McCusker izan zen bere disko guztien ekoizlea The Girl Who Couldn't Fly arte. 2006an ordea dibortziatu egin ziren[4].

Gaur egun Yorkshire konderrian bizi da, bere senarra den Damien O'Kane irlandar musikariarekin eta beren bi alabekin batera[5].

Diskografia

  • Kate Rusby & Kathryn Roberts (1995)[1]
  • Hourglass (1997)
  • Sleepless (1999)
  • Little Lights (2001)
  • 10 (2002)
  • Heartlands (2003)
  • Underneath the Stars (2003)
  • The Girl Who Couldn't Fly (2005)
  • Awkward Annie (2007)[6]
  • Make the Light (2010)
  • 20 (2012)
  • Ghost (2014)
  • Life in a Paper Boat (2016)
  • Philosophers, Poets & Kings (2019)
  • Hand Me Down (2020)
  • 30: Happy Returns (2022)

Gabonetako albumak

  • Sweet Bells (2008)
  • While Mortals Sleep (2011)
  • The Frost Is All Over (2015)
  • Angels And Men (2017)
  • Holly Head (2019)

Sariak

  • BBC Radio 2 Folk Awards
    • 2000: Urteko folk abeslaria[2]
    • 2000: Diskorik onena, Sleepless[2]
    • 2002: Abesti orijinal onena: Who Will Sing Me Lullabies[2]
    • 2006: Zuzeneko onena[7]
  • BASCA (Egile britainiarren Elkartea)
    • 2014: Urrezko domina[8]
  • UK Indie sariak:
    • 2007: Bigarren saria, Awkward Annie

Erreferentziak

Kanpo estekak