Kindin Muxika
Kindin Muxika Oiarbide (Quintin Mujica Oyarbide ofizialki), (Idiazabal, 1887ko urriak 30 - Mar de Ajó, Argentina, 1974) idazle eta euskaltzalea izan zen.
Kindin Muxika | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Idiazabal, 1887ko urriaren 30a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Mar de Ajó (en) , 1974 (86/87 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Kidetza | Laurak Bat |
Bizitza
Idiazabalen jaio bazen ere, umetan familia Errenteriara joan zen bizi izatera eta bertan hazi zen. Urte batzuk ondoren, Donostian jarri zen bizitzen familia.
« | Aurra nintzala, nere gurasoak Goierri’tik itxaso aldera aldatu ziran. Nere lenbiziko urtean, Errenderi’n artu nuen bularra. Orduntxe, gaitz ikaragarri bat etorri zitzaidan. Sendagillearen iritzia nere am arentzat negargarria izan zan: ez nintzan biziko, gaitz arek il egingo ninduen. Nere amak, kutsutzeko bildurrik gabe, bere besoetatik ez nindun utzi. Ez dakit nere amak Jainkoa’ri euskeraz eskatu ziolako, ala Errenderi’ko eguzkia ta aizea on onak izan zitzaizkidalako, zar zar eginda ere, oraindik bizi naiz. | » |
—Muxika'tar Kindin[oh 1] |
1906. urtean, hamazortzi urte zituela, Espainiako Gobernuak ezarritako derrigorrezko soldadutzatik ihesi Argentinara joan zen Muxika. Urte hartako maiatzean Algecirasko Konferentzia ospatu zen, eta euskal herritar gehienak soldadutza egitera Afrikara destinatzen hasi ziren, Bigarren Karlistaldian (1876) izandako porrotagatik zigor modura[1]. Muxikaren hitzetan: “nire aitak nahiago izan zuen semea Ameriketara joan zedin mairuak hiltzera baino”[2] .
Buenos Airesen bizi izan zen erbestean[3] eta bertako Laurac Bat elkarteko eta Euskaltzaleak elkarteko kide izan zen. Garaiko euskarazko aldizkari gehienetan idatzi zuen eta itzultzaile lanak ere egin zituen.
Artikuluak
Ondorengo agerkarietan idatzi zituen bere idatziak[4]
- Gernika aldizkaria
- Egan
- Herria
- Euskal Erria de Montevideo
- Euzko-Deya
- Tierra Vasca
- Oarso aldizkaria[5]
- Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos : ustea ez da jakitea
Literatura
- 1948an On Kixote Mantxakoa obra osorik euskarara itzultzeko azken kapitulua baino falta ez zenean, Muxikak egin zuen kapitulu honen itzulpena, obraren euskarazko bertsioa amaituz. 1978ra arte ez zuten argitaratu[3].