Gernika (aldizkaria)

Donibane Lohizunen eta Buenos Airesen argitaratu zen hiruhilabetekari euskaltzale eta humanista (1945-1953)
Artikulu hau Aldizkariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gernika (argipena)».

Gernika 1945etik 1953ra Donibane Lohizunen eta Buenos Airesen argitaratu zen hiruhilabetekari abertzale eta humanista izan zen.

Gernika
Motahiruhilabetekari abertzale eta humanista
Fitxa teknikoa
Azken alea1953
Hizkuntzaeuskara, frantsesa eta gaztelania
Argitaratze lekuaDonibane Lohizune (1945-1951)Buenos Aires (1951-1953)
Koloreazuri-beltza
ArgitaletxeaEuskal Kulturaren Hedapen Institutua
Banaketa
Ekoizpen osoa25
Banatze-eremua Euskal Herria
Maiztasunahiruhilabetekaria
Historia
Ideologiaabertzalea eta humanista
SortzaileaRafael Pikabea
ZuzendariaRafael Pikabea (1945-1951)Isidoro Fagoaga (1951-1953)
ErredaktoreakOrixe, Xabier Iratzeder, Federiko Krutwig, Jon Mirande, Andima Ibinagabeitia, Pierre Lafitte, Jokin Zaitegi, Julene Azpeitia, Ixaka Lopez Mendizabal, Errose Bustintza, Luis Villasante, Joxe Migel Barandiaran, Isidoro Fagoaga, Dominique Dufau, Etienne Salaberri, Txomin Peillen, Oxobi, Marc Legasse, Mixel Etxeberri, Miguel Astiz, René Lafon, Sebero Altube, Justo Garate, Juan Thalamas, Norbert Tauer, Antonio Maria Labaien, Jon Bilbao, Jon Etxaide[1]
Identifikadoreak
ISSN0995-9866

Historia

Gernika aldizkariaren lehen zenbakia Gernikako bonbardaketaren zortzi urte ondoren atera zen erbesteratu errepublikarren Donibane Lohizuneko bileren fruitu. Bere sortzaile eta lehen zuzendariaren, Rafael Pikabea hitzetan:

«Eup, jaunak! Emen gera gu ere (…) Zeiñ geran? (…) Azkeneko gerratian itxetik kanpora bialiak. Zer nai degun? Irakurri gure esanak, eta laister jakingo dizute nora guazen (…) Atozte bada Alkartuta, danak batian, bultza dezagun gora gure aberri maitia»
Rafael Pikabea, Gernika, 1[1]

Gernika izeneko aldizkari kulturalak zortzi urtez iraun zuen gorabeherak gorabehera. EspainiakoGerra Zibilaren ondorioz sortu zen giro latzaren ume da.Bertan idazten zuten: erbesteratuek nagusiki, Iparraldeko zenbaitherritarrek, zenbait euskalarik eta Francoren diktaduraren menpebizi ziren beste batzuek. Bere lerro editoriala eta asmo politikokulturalakez ziren kabitzen diktadura ezarri berriaren koordenadenbarnean.

Espainiako Gerra Zibila (1936-39) Hegoaldean, eta II. MunduGerra (1939-45) Iparraldean elkarren segidakoak izan ziren kronologikoki.Horrek esplika lezake zelanbait desertu kulturalaren modukoazabaltzea, eta XXI. mendeko gizakiak garai zail haietakoezer gutxi izatea oroimenean sarri, letren esparruan behinik behin.Amnesia hori eten ohi dutenak komunzki Egan (1948an sortua) etaEuzko-gogoa (1950an sortua) aldizkariak izaten dira. Argitaratzekontuez ari garela, plazaratutako liburuak benetan urriak izanziren, eta geroago azalduko dira.

Izan ere, aldizkariko artikulugintzak idazleari ahalegin txikiagoaeskatzen dio. Kontuan izan euretako asko militarrek “etxetik bidalitakoak”zirela, Gernikako fundatzailea eta lehen zuzendaria izanzen Rafael Pikabeak ironikoki zioen moduan lehen zenbakian. Publikazioareneskribatzaileak erromes zebiltzan maiz, legezkotasunirauliaren intelektual ugari bezala: A. Ibinagabeitia errepresiotikihes eginda; Orixe kazetaria, Errepublikarekin euskal idazleentzatposiblea izan zen patxada galduta; I. López Mendizabal, A. M. Labaien,Basarri eta F. Krutwig politika-arrazoiengatik atzerriratuta.Guztiarekin ere, diasporako euskaldunek jakin zuten entzunarazteneuren ahotsa nola edo hala. Agerkariak ugaldu zituzten Pariseneta Londresen, Mexikon, Caracasen eta Buenos Airesen.Xede politikoak zituzten batez ere sarri askotan; ez beti. J. M. BarandiaranekBaionan sortu Eusko Jakintzak (1947-57), eta Gernikakberak, euskalaritzaren alorrean gogoangarriak diren ekarpenak argitaratu zituzten adituek diotenez (J. Haristchelharrek, P. Iztuetak...).

Dudarik gabe, darabilgun publikazio honetako artikulu etapoema batzuek historia egin dute, eta han-hemenka daude jasotagarai-giro honetaz azken urteotan egin diren lanetan; hau da, antologikoakbihurtu dira. Gaurkotasuna badute, beraz.

Aldizkaria

Aldizkariaren testuingurua zehaztu dugu.Agerkariak erbestean bizi ziren euskal intelektual ugari batu zituen,eta tartean baziren euskal idazle esanguratsuak (A. Ibinagabeitia, J.Mirande, F. Krutwig, Orixe, D. Dufau...).

Gerra Zibilaren ostean errealitatearen irakurketa humanista etamodernoa egin nahi izan zuten. Giza- eta gizarte- zientzietakogaiak argitaratu zituzten Euskal Herriko hiru hizkuntzetan. Alderdikeriarikgabe edozein lumari egin zioten harrera.

Espainiako gerra bukatu (1939) eta sei urtera (1945) jaio zen aldizkaria. Garaibertsuan II. Mundu Gerra (1939-45) gertatuko zen, eta ondorenGerra Hotza (1948-53). Gerra Hotzaren sasoian argitaratu zenGernika Donibane Lohizunen eta Buenos Airesen.

Gernikak euskal tradizio humanista berreskuratu nahi zuen, taldeeragilearen editorialetan eta hainbat artikulutan ikusten denez. Tradiziohori mamitzen funtsean XVI.eko humanistak (Donibaneko J.Uharte, Azpilkuetako Martin, Vitoriako Frantzisko...), XVIII.ekoAzkoitiko Zalduntxoak eta XIX.eko J. M. Iparragirre aritu dira.A. Ibinagabeitiak polito azaltzen du zer ulertu behar den humanismohitzarekin. Bere ustez edozein iritzi arrazoiaren arabera galbahetudaiteke, ez dago dogma ukiezinik. Bestetik, kontenplaziohuts “zakarra” ez du onesten, eta bai, aldiz, irekita dagoena. Horrelajokatzen du berak idazle gazteagoekin (F. Krutwigekin, J. Miranderekin...).Gernika Lagunarteko partaideek iritzi horien parekoakazaldu zituzten argitaratu zituzten artikuluetan eta editorialetan.

Oraintsu onartu dute Espainiako Gorteek Memoria HistorikoarenLegea (abenduaren 26ko 52/2007 Legea). Diktaduragatik eta1975tik aurrera trantsizioan gerra hartako gairik aipatzerik ez zegoenez,ezin izan da oroitze-ariketa egin estatuan Espainiako ejertzitoa gaizkituko zen beldurrez, gatazka amaitu eta 68 urtera baino.Gernikakoek, aldiz, ariketa hori aspaldi egina zuten, erbestean zeudenezgero.Haiek bertatik bertara bizi izan zuten hondamendia; ezagutuegiten zuten garaile berriek ezarri zuten askatasunik gabekoegoera. Esaterako, F. Krutwigek Mendebaldeko zibilizazioarenikuspegi etsitua eman zuen, eta bakea eta tolerantzia iruditzen zitzaizkiongizakiak premiazkoak dituen balioak. Mundua engainagarriada –pentsatzen zuen- ustekabe galantak eta izugarriak ematendizkigu, beraz onar dezagun lagun hurkoaren ikuspegia.J. Etxaidek ere ahalegin berezia egin behar izan zuen EspainiakoElizaren jokabide gaitzesgarria onartzeko, bera ere fededuna zenaldetik.

Gernika aldizkariak aukeratu zuen lerro editorialaren ondoriozitxi zuen. Inongo alderdik inposa ziezaiokeen diziplinatik aparteegon nahi izan zuen. Aldizkaria sortzeko ekitaldian “Euzkadi ofiziala”bidaide bazuen, gero askatasunez jokatu zuen, eta tirabirakizan zituen beste erbesteratu batzuekin. Azkenean EAJko abertzaletasunarensektore ofizialek laguntza ukatu, eta ekonomikoki itoegin zen. J. Miranderi publikatu zizkioten artikuluek non abertzaledemo-kristauen zintzotasuna kritikatzen baitzuen, ez zuten noski lagundukoalderdiaren erabakia aldatzen.

Gernika aldizkariak euskal idazleak batzeko balio izan zuen. Gerraoste mineanez zegoen azpiegitura editorialik, ezta merkaturik ere. Aldizkariakeskaintzen zuen topagune zabala arnasbidea izan zen hainbatidazlerentzat, eta komeni izan zitzaien aprobetxatzea. Orixekzioen: “revista... donde cabíamos peces de todos los colores”. Aldizkarieklektikoa, beraz.

Lapurtera klasikoaren proposamena Gernikako orrialdeetanegin zuen F. Krutwigek.Aldizkaria bultzatu zutenen esanetan, hainbat luma erdaldunzein euskaldunek parte hartu zuten proiektu honetan, eta pozik zeuden jasotako oihartzunarekin.

Itxura guztien arabera, Isidoro Fagoaga zuzendariak poltsikotik ateratako sosei esker bizi izan zenpublikazioa azken urteetan. Independentzia ideologikoak sostengu ekonomikoa behar zuen. Azken garai batean, bai zuzendariak eta bai aldizkariak Buenos Airesen kokatu behar izan zuten.[2]

Literatura

Hiru taldetan sailkatu ditugu euskarazko idazleak: Lore Jokoenondorengoak, Gerra Zibilaren aurreko giroaren jarraitzaileak eta,azkenik, berritzaileak.

A. Lehen taldekoak arrakalatuta dagoen mundu baten azken erakusgarriakdira. Batzuk kontzienteak ziren horretaz (D. Dufau),beste biak ez (I. Larramendi eta J. Aldabe). Mundu tradizionala etaeuskara elkarrekin ezinbestean lotuta ulertzen zituzten. D. Dufaukonturatzen zen lauso artean bazen ere, euskarak goi mailako irakaskuntzansartu behar zuela, salbatuko bazen. Hala ere, D. Dufaukgehienetan euskararen aurrerabidea jartzen zuen A. Xahorenmito burgoien abaroan, lamien balizko laguntzaren pentzura, edoGernikako Arbolak zituen sustrai sendo eta sinbolikoen baitan.Ekintza eraginkorrean premiaz jabetzen zen, baina urrun dago Iparraldekogizarteari programa egingarria proposatzetik.Lehen talde honetan daude baita I. Larramendi eta J. Aldabe ere.Gizarte estatikoa islatzen zuten beren bertsoetan, eta laster orokorrakizango ziren aldaketak ez zuten idazlanetan lekurik. Bi azken idazle horiekerrealitatearen irakurketa estatikoa eta kostunbrista egin zuten.

B. Gerra aurreko giroaren jarraitzaileek ere ikuspegi nostalgikoazeukaten. Basarri bertsolaria baserriei lotu zitzaien euskarari eusteko,nahiz eta kolokan ikusten zituen. Orixek ortodoxian babestenzuen bere burua kosta ahala kosta, eta hirian katolikotasun praktikanteaminoritarioa zela jakinda ere.

C. Berritzaileen taldea dugu azkena.E. Erkiagak berrikuntza saioak egin zituen, eta F. Krutwigek proposatutako lapurtera klasikozidatzi zituen poema batzuk, ukitu existentzialista gaineratuta.Aldaketa berritzaile horiek behin-behinekoak izango zituen. Soziolinguistikarenalorrean ikuspegi errealista zuen, eta hizkuntza biziberritzekodatu positiboei zentzuz eta taxuz antzeman zien: euskalduntze-saioak, ekitaldi publikoak (bertso-guduak...), liburu-argitalpenak,jakitunen bermea duten adierazpenak (A. Tovarrenak)...

F. Krutwig eta J. Mirande dira berritzaileen taldean idazle gailenak.Lehenak eragin budista islatu zuen, bai hitz neurtuetan eta baihitz-lauzko lanetan. Gogoeta egin zuen gudu-zaletasunak dakartzan ondoren txarrez. Iturri bila zebilen F. Krutwig eta, bereziki, birenatzean: batetik, Ekialdera doa munduari uko egiteko filosofia bila;bestetik, Greziako mitologiak ere balio dio historia interpretatzeko.Gernikaren suntsiketa Olinpoko Jainkoen liskarrak direla eta interpretatzendu. Bolada hau pasatuta idazle honek Greziako kultura hobetsikozuen Europako kulturari urrunagokoa zaion budismoaren aldean.F. Krutwig tradizio modernoarekin kritikoa zen, eta ironiaz jabetuzen Mendebaldeak urte haietan zuen bide suntsitzaileaz. Horiizan zezakeen arrazoia bestelako pentsaeren bila Asiara jotzeko.

J. Miranderen poemek, narrazioak eta entseguek zeharo aldatzendute literaturaren panorama. Analogia erabiltzen du munduaislatzeko poemotan, izan ere lerroetako erritmo fonetiko berriakesanahiaren oihartzunak dira. Erlijio tradizionala ukatu zuen. Halaere, ironian azpimarra egin zuten F. Krutwigek eta J. MirandekUtopiaren zantzu guztiei ez zieten uko egin. Lehenak gizarte baketsuabilatzen zuen; bigarrenak Gazteen Lurraldearen ideia laztantzenzuen, eta proiektu politiko zaharberritzaile bat zuen EuskalHerriarentzat.Bestalde, J. Mirande aztertu da ikusteko ea literatur lanetanpentsaera faxistaren egitasmoa islatzen duen. Ideologia politikoarenaztarnak aurki daitezke bai olerkietan bai hitz-lauzko lanetan.Beraz, emaitza positiboa da; faxismoak zuen gizartearen ikuspegiaJ. Miranderen lanetan ere topa daiteke. Azterketa hau burutzeko aldizkarikolanez gain, kanpoko beste zenbait ere analizatu dira.

Iratzederri buruz esan daiteke aurrerakuntzaren kritika moralistaegin zuela turismoak euskaldunetan ausaz sortzen zuen diru-gosearenkontra, eta euskarak zituen oztopo berrien ezagule dela. Eskolafrantsesa eta turismoa ez zitzaizkion hizkuntzari onuragarriak,baina ez zuen kritikatzen duen egoera artezteko proiekturik, mistikakeskain dezakeen arnasaz eta etikak eskain dezakeen onbideazlanda. Turismoa nahi zuen fedearekin eta euskararekin adostu. Munduaulertzen dakien Iratzeder berritzaileen taldean kokatu dugu.

A. Ibinagabeitia idazle landuaren idaztiak garrantzitsuak diraeuskal tradizio literarioari neurria hartzeko. Tradiziozko hizkuntzahobetsi zuen, eta etorkizuneko literaturaren ezaugarriak zehaztuzituen. B. Etxepare eta J. B. Hiribarren bezalakoen tradizio aurrerazaleaezagutarazten saiatu zen; lehenak askatasunez hitz eginzuen gai profanoei buruz, eta bigarrenak Argien Mendearen goraipamenaegin zuen. J. Miranderenak bezalako ekarpenei harreraegin, eta sostengua eman zien, euskal literatura gaur eguneko gizakiaribaliagarria izan dakion.

Ikusten denez, hainbat joeratako idazlek argitaratzen dute aldizkariberean.

Literaturaren historiatik begiratuta konstatatzen da Gernika aldizkarianjalgi zirela F. Krutwig eta J. Mirande euskal letren plazara.D. Dufau ere ezagutzea merezi duen idazlea da EskualtzaleenBiltzarreko ingurumen soziala erakusten duelako, eta Iparraldeangizarte euskalduna frantsesten hasi zenean, hango buru argituek zituztenirizpideak ilustratzen dituelako.Adierazgarria da Pariseko eta Bilboko hirietatik zetozen gazteak(F. Krutwig eta J. Mirande) izatea berrikuntza saio nagusiak egingozituztenak.1956ko edo 1964ko etena aipatzen denean euskal literaturaren historian kontuan hartubeharko litzateke aurretik ere eten horren aztarrenak izan direla, adibidez,Gernika aldizkarian.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak