Koldo Larrañaga

gipuzkoar historialaria

Koldo Larrañaga Elorza (Azkoitia, 1937ko azaroaren 18a)[1], gipuzkoar historialaria da. Euskal Herriko gai historikoei buruzko zenbait azterlanen egilea 'Modernitatea eta aurreilustrazioa Euskal Herrian XVII' lizentziatura memoria aurkeztu zuen Madrilen (1971), mendearen azken hamarkadetan eta XVIII. mendea lehen erdiari buruzkoa. UHUNeko irakaslea da Bergaran eta Auñamendi Eusko Entziklopediako kolaboratzaile nabarmena[2]. Euskal Herriko erromatar garaia ere sakon landu du.

Koldo Larrañaga
Bizitza
JaiotzaAzkoitia1937ko azaroaren 18a (86 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta unibertsitateko irakaslea

Inguma: koldo-larranaga-elorza

Filologia eta Teologia ikasketak egin zituen Deustun (Bilbo); Elizaren Historian eta Filosofia eta Letretan ere lizentziatua da; ondoren, Madrilgo Unibertsitate Konplutensean atera zuen doktoretza, 'La experiencia colonial romana en Euskal Herria y en el entorno circumpirenaico inmediato' tesiarekin. Katedraduna da 1989tik, eta Deustun, Bergaran, Zarautzen, Arrasaten eta Araban aritu da, maisu lanetan.

Euskal Herriaren historia sakon ezagutzen du Larrañagak, eta, zentzu horretan, eskolako material ugari ondu du. Liburu ugari idatzi du, gehienak historiari lotutakoak, tartean, 'La Real Sociedad Bascongada y la Ilustración'; 'Euskararen liburu zuria' (Euskaltzaindia); 'Euskal Herria Aintzinatean. Materiale eta agiriak'; 'Erromatarren kolonizakuntza Euskal Herrian' , edo 'Euskal Herria Antzinate Berantiarrean eta Lehen Ertaroan. Materiale eta agiriak'[3].

1971 eta 1973 bitartean Jakin argitaletxearen Historia sailaren arduraduna izan zen, eta, horrez gain, mintegi eta ikastaro askotan parte hartu izan du.

2017an bere artxibo pertsonala eman dio Euskaltzaindiari. Unibertsitateko irakaslanarekin lotutako askotariko liburuz eta materialez osatua dago dohaintza, eta berak argitaratutako eta bildutako artikuluak ere[1].

Argitalpenak

Artikulu ugari idatzi ditu eta hainbat talde-lanean egindako liburutan parte hartu du. Hauek dira erreferentzia batzuk:

Artikuluak

  • 1999. "Proceso cristianizador y pervivencia de rituales paganos en el País Vasco en la tarda Antigüedad y Alta Edad Media", Hispania sacra, ISSN: 0018-215X, 51. lib., 104 Zk., 613-622 or.
  • 1998. "A vueltas con los obispos de Pamplona de época visigoda: apostillas a una réplica". Hispania sacra, ISSN: 0018-215X, 50 lib., 101 Zk., 35-62 or.
  • 1991. "Euskal egitate bereizgarriaren ardura eta euskararena bereziki Bergarako Erret Mintegi abertzalearen hezkuntz egitarauean". Tantak. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Aldizkaria, ISSN: 0214-9753, 6. 65-85 or.
  • 1985. "Erromatar inperioa hondoratu zeneko egoera Euskal Herrian", in: J. Agirreazkuenaga eta R. Lopez (arg): Euskal Herriaren historiaz I. EHU, ISBN: 8475850227, 69-98 or.

Liburuak

  • 2016. Antonio Eceiza, José Luis Egea Reche, Pedro Olea, Antón Merikaetxebarria, Xabier Elorriaga, Koldo Izagirre, Juanba Berasategi, Koldo Larrañaga Elorza, José Julián Bakedano Sarrionaindia, Iñaki Eizmendi, Montxo Armendáriz, Mirentxu Loyarte, Imanol Uribe, Juan Miguel Gutiérrez Márquez, Pedro de la Sota. Ikuska: ezina ekinez egina = Los cimientos para una cinematografía vasca. Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea (EKHE), 2016. ISBN 9788461759361
  • 1991. Las manifestaciones del hecho ilustrado en Bergara. Bergara : Udala, D.L. ISBN: 487524257
  • 1992. Koldo Larrañaga Elorza, X. Aguirre. Euskal Herria antzinate berantiarren eta lehen ertaroan: materiale eta agiriak. Euskal Herriko Unibertsitatea,, Argitalpen Zerbitzua. ISBN: 8475854303
  • 1991. Erromatarren kolonizakuntza. Bilbo : Gero, Ediciones Mensajero. ISBN: 8427117442
  • 1988. Euskal Herria antzinatean: materiale eta agiriak. Euskal Herriaren Historiarako Materiale eta Agiriak, II. Donostia : Bergarako UNED, Kriseilu. ISBN: 8477281041

Erreferentziak

Kanpo Estekak