Kontxi Aizarna

Kontxi Aizarna Letamendia (Aizarna, Zestoa, Gipuzkoa, 1958) irakaslea eta musika-pedagogoa izan da ogibidez.

Kontxi Aizarna

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKontxi Aizarna Letamendia
JaiotzaZestoa, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna eta musikagilea

Ibilbidea

Zarauzko ikastolan hasi zen lanean 19 urte zituela, eta bizitza osoa pasa du haurrekin eta musikarekin lanean, Imanol Urbieta musikari ezagunarekin batera. 1983an sortu zuten biek Xirula Mirula musika eta pedagogia eskola-laborategia, eta han ibili zen laguntzen, eskolak ematen, kanta berriak haurrekin esperimentatzen, koordinazio-lanak egiten edota grabazio-teknikari gisa lanean, besteak beste.[1]

Abestiak

Hainbat abesti sortu edo egokitu zituzten, hainen artean: Alaken Iratzeder poeta eta idazle lapurtarraren [Jean Marie Ihartza] liburu Imanolek batean aurkitutakoa. Onomatopeien mundua beti gustatu zitzaien. «Alaken/ txin pun/ ala pikula/ tun paire».

Bizarzuri ere sortu zuten. Kanta horrek bere istoriotxoa ere badu. Aiako [Gipuzkoa] eskolan ezagutzen zuten Imanol, eta urte batean esan zioten: «Imanol, kanta bat egin behar diguzu, gurea izango dena». Bizarzuri Aiako umeei egin zien.

Zer omenaldi handiagoa, jendeak Imanolen kantak herrikoitzat jotzea baino.[2]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak