Kriseilu (argitaletxea)

argitaletxea
Kriselu» orritik birbideratua)

Kriseilu edo Kriselu 1967 urtean sorturiko euskal argitaletxe bat izan zen, Lur argitaletxearekin batera, bereziki euskal literaturaren testuak argitaratu zituena. Luis Haranburu Altuna izan zen argitaletxearen burua. 2000. urtean desagertu zen.

Kriseilu (argitaletxea)
Datuak
Motaargitaletxea
Historia
Sorrera1967
Sortzailea
Desagerpena2000

Historia

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Gabriel Aresti eta XX. mendeko euskal olerkigintza ulertzeko bideoa.

Sorrera

Gabriel Arestik sortutako zigilu gisa hasi zen 1967an. Hurrengo bi urteetan zazpi liburu argitaratu zituen, horietako batzuk funtsezkoak: Euskal Harria (1967) eta Harri eta Herriren bigarren edizioa (1969), biak Aresti berarenak, eta Elsa Scheelen (1969), Txillardegiren bigarren nobela. Bi itzulpen ere argitaratu zituen garai hartan, biak Arestik euskaratuak: Tomás Meaberen Hamalau alegia (1968) eta Fray Marcos de Portelaren Nekazariaren dotrina (1969)[1].

1969an Lur argitaletxea sortu zuten Rikardo Arregik, Luis Haranburu Altunak, Xabier Kintanak, Ramon Saizarbitoriak, Ibon Sarasolak eta Arantxa Urretabizkaiak eta Kriseilu argitaletxearen funtsa erosi zuten. Baina 1974an Lur argitaletxea amaitu zenean Haranburu Altunak berekin zion Kriseilu izenari[1].

Haranburu Editor

1977tik aurrera, Haranburu Editor izenarekin publikatu zituen. Kriseluren lehendabiziko urteetan, urteko hamar liburu inguru argitaratu zituen, 1000 aleko tiradarekin bakoitza, eta posta-helbidea Donostiako Calvo Sotelo Alamedaren (egungo Boulevarda) 26an zuen. Liburuak Zarautzko Itxaropena moldiztegian inprimatzen ziren, eta salmentarako Haranburu Altunak Lur argitaletxearen harpidedunen zerrenda erabili zuen, 1000 kide ingurukoa zena.[2] Geroago, harpidetza sistema gainbehera etorritakoan, Joseba Jaca-ren bidez egin zuen banaketa, zeina Elkar argitaletxea eta banaketa enpresaren sortzaileetako bat izango den.

Kriseiluren hastapena

Kriseluk honako idazleen liburuak argitaratu zituen, adibidez: Sarasola (Euskal literatura numerotan eta Txillardegi eta Saizarbitoriaren nobelagintza), Urkizu (Euskal teatroaren historia eta Sekulorun sekulotan) eta Haranburu-Altuna bera (Job eta Zera…). Kriseluren politika editoriala euskal literatura garaikideko originalak argitaratzean zetzan, eta denborarekin erreferentzialak bilakatuko ziren tituluak plazaratu zituen.[3]

Bigarren aroa

1983tik aurrea, beste liburu mota batzuk argitaratzen hasi zen Kriselu. Alde batetik, haur eta gazte literaturako liburuak. Bestetik, munduko literaturako klasikoen komikirako moldaketen itzulpenak, horiek ere publiko gazteari begira plazaratutakoak.[4]

Amaiera

Bi hamarkada baino gehiago liburuak argitaratzen jardun ondoren, Haranburu Altunak enpresa itxi egin zuen, eta 2000. urtean Hiria argitaletxea sortu zuen, zeinak 2014 urtera arte editatuko dituen liburuak. Urte horretan, Haranburu Altunak erretiroa hartu eta halaxe amaitu zen haren egitasmo editoriala.

Erreferentziak

Kanpo estekak