Arantxa Urretabizkaia

euskal idazlea

Arantxa Urretabizkaia Bejarano (Donostia, Gipuzkoa, 1947ko uztailaren 1a) euskal idazle eta kazetaria da. Eleberrigintzan jardun izan du batik bat, baina olerkigintzan eta gidoigintzan ere egin ditu lanak. Aktore ere aritua da, Segoviako ihesa filmean. Feminista da, eta Hondarribiko alardean emakumeek gizonen pare desfilatzeko eskubidearen aldeko borrokan nabarmendu da. Izan ere, Hondarribian bizi da azken hamarkada hauetan.

Arantxa Urretabizkaia
Bizitza
JaiotzaDonostia1947ko uztailaren 1a (76 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, poeta, zinema aktorea eta gidoilaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0882088 Inguma: arantza-urretabizkaia-bejarano Literaturaren Zubitegia: 139 Edit the value on Wikidata

Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1983an.

Bizitza

Donostiako Loiola auzoko Txominenean jaio zen. Hiru urteko zelarik, Donostiako Egia auzora aldatu zen familiarekin. Hamahiru urterekin idazkaritza ikasten hasi eta hamaseirekin, berriz, erizaintzaren ikasketari ekin zion. Historiako lizentzia eskuratu zuen Bartzelonan 1975 urtean.[1]

Familia abertzale batean sortua, hiru neba-arreba ziren eta aita zortzi urtez egon zen kartzelan heriotza-zigorra jasota. Aita hil zenean hasi zitzaion euskararen aldeko jarrera sendotzen. Ramon Saizarbitoriak eta Ibon Sarasolak gurasoek markatutako bidetik aldentzeko indarra eman ziotela adierazi du.[2]

Lur argitaletxearen inguruko taldean hasi zen idazten, Ramon Saizarbitoria, Ibon Sarasola eta Rikardo Arregirekin batera. Hain zuzen, Ibon Sarasola bere "irakurle handia" dela adierazi du. Xabier Elorriaga aktorearekin dago ezkonduta, eta harekin batera Urretabizkaia ere aktore izan zen Segoviako ihesa filmean. Seme baten ama da.[3][4]

Hedabideetan ere lan egin du, artikuluak idazten eta solaskide moduan. 1977an Egin egunkarian hasi zen kazetari lanetan, eta geroztik EITB, El Diario Vasco (Zabalik gehigarrian, bereziki), Deia eta El Mundon ere jardun du.

Lanak

Arantxa Urretabizkaiari buruz Ahotsak proiekturako egindako bideoa
Arantxa Urretabizkaia 2017ko Euskadi Literatura Sarien ekitaldian.

Narrazioa

Haur eta Gazte

  • Aurten aldatuko da nire bizitza (1992, Erein)
  • Basamortuko malkoa (2001, Erein)

Poesia

  • San Pedro bezperaren ondokoak, (1972, Lur. Gipuzkoa saria, 1971)
  • Maitasun magalean, 1982 (Espainiako [Espainiako Kritika Saria euskarazko narratiba eta poesiari|Kritikaren Sari Nazionala]] eta Irun Hiria saria)
  • XX. mendeko poesia kaierak - Arantxa Urretabizkaia, antologia, 2000, Susa, Koldo Izagirreren edizioa

Saiakera

Zinema gidoiak

Bestelakoak

Itzulpenak: euskarara ekarriak

  • Afrika iraultzaren alde (Frantz Fanon), 1970, Ibon Sarasolarekin batera.
  • Sozialismoaren frogantzak (Maurice Dobb), Lur, 1971.
  • Euskal Berdintasuna (A. Otazu), 1973.

Sariak

Beste hizkuntzetara itzuliak

Zergatik panpox

  • (Katalanez) Per què, menut? (Sant Boi de Llobregat: Ediciones del Mall, 1982). Itz. Josep Daurella
  • (Gaztelaniaz) ¿Por qué, Panpox? (Sant Boi de Llobregat: Ediciones del Mall, 1986). Itz. egilea bera: Arantxa Urretabizkaia
  • (Bulgarieraz) Червената тетрадка ; Защо пампушко? (Sofia: Panorama, 2018). Itz. María Pachkova. Liburuak Koaderno gorriaren itzulpena eta beste lan batzuk ere jasotzen ditu.

Saturno

Koaderno gorria

  • (Gaztelaniaz) El cuaderno rojo (Donostia: Ttarttalo, 2002). Itz. Iñaki Iñurrieta. 2013an berrargitaratua (Arre: Pamiela)
  • (Errusieraz) Krasnaya tetrad (San Petersburgo: St. Petersburg University Press, 2007). Itz. Elena Zernova
  • (Alemanez) Das rote Heft (Bohn: Pahl-Rugenstein, 2007). Itz. Jürgen Wolf
  • (Italieraz) Quaderno rosso (Milan: Gran Vía, 2008). Itz. Roberta Gozzi
  • (Ingelesez) The Red Notebook (Nevada: University of Nevada, 2009). Itz. Kristin Addis (itz.). Center for Basque Studies, University of Nevada, Reno.
  • (Eslovenieraz) Rdeči zvezek (Eslovenia: Malinc, Medvode, 2018). Itz. Bárbara Pregelj
  • (Bulgarieraz) Червената тетрадка ; Защо пампушко? (Sofia: Panorama, 2018). Itz. María Pachkova. Liburuak Zergatik panpoxen itzulpena eta beste lan batzuk ere jasotzen ditu. Bulgarierarako itzulpena aurkeztu da Bulgariako Sofia eta Plovdiv hirietan, Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 kultur hiriburutzak bultzatutako programari esker sortutako liburua.[14]

Hiru mariak

  • (Gaztelaniaz) Las tres marías (Donostia: Erein, 2011). Itz. Cristina Fernández

Zuri-beltzeko argazkiak

Bidean ikasia

Erreferentziak

Bibliografia

  • Kortazar, Jon: Arantxa Urretabizkaiaren poesiaren irakurketa. - Egan, 2000-1/2, 93-105

Ikus, gainera

Kanpo estekak