Kurmanbek Bakiev
Kurmanbek Salievitx Bakiev (errusieraz: Курманбек Салиевич Бакиев; kirgizeraz: Курманбек Сали уулу Бакиев, Kurmanbek Sali Uulu Bakiev; Masadan, Sobiet Batasuna, gaur egun Kirgizistan, 1949ko abuztuaren 1a) kirgizistandar politikaria da. 2005etik 2010era Kirgizistango presidentea izan zen.
Politika ibilbidea
2005eko martxoan, Kirgizistango presidente Askar Akaiev agintetik bota zuen Tulipen Iraultzaren buruzagietako bat izan zen. Matxinadaren ondoren jarduneko presidente bilakatu zen, eta, urte bereko uztailean, gehiengo osoz irabazi zituen presidentetzarako hauteskundeak.[1]
2010eko apirilaren 6an, haren aurkako altxamendua piztu zen, eta oposizioak hartu zuen boterea. Liskarretan gutxienez 65 lagun hil ziren.[2] Bakiev Kirgizistan hegoaldean babestu zen hasieran, Jalal-Abad eskualdean; apirilaren 14an, ordea, dimisioa eman zuen, eta Kazakhstanera joan zen.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Artikulu hau Kirgizistango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |