Kurtze

Kurtze (Gurutze euskara batuaz eta La Cruz gaztelaniaz) Galdakaoko auzo nagusia da, udaletxea eta zerbitzurik garrantzitsuenak dituena. Muguru eta Zabalea auzuneak barne hartzen ditu, eta Tximelarre auzunearen ondoan dago.

Kurtze
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaGaldakao
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°13′53″N 2°50′26″W / 43.23139°N 2.84056°W / 43.23139; -2.84056
Demografia

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 22.677 biztanle ditu.

Kokapena

Kurtze auzoa Galdakaoko mendebaldean kokatua dago. Iparraldean Aranzelai, Usargoiti eta Egia auzoak ditu, Ipar Mendebaldean Urtebieta eta Urreta, Mendebaldean Tximelarre eta Zuhatzu, Hegoaldean Bekea, eta Ekialdean Elexalde, Errekalde eta Olabarri. Bere kale garratzitsuenak Bizkai, Juan Bautista Uriarte, Lapurdi, Iberluze eta Zablea dira. Kurtzeko Plaza, Agirre Lehendakaria, Santi Brouard eta Muguru Landa, beriz, enparantza garrantzitsuenak.

Auzoguneak

Kurtzeko auzoguneak Muguru, Plazakoetxe, Berezikoetxe, Zabalea eta Zabalgane dira.

Muguru

Kurtzeko auzogune handiena da, bertan udaletxea, kultur etxea, anbulatorioa eta Urreta kiroldegia aurkitu al dugu. Leku garrantzitsuenak Kurtzeko Plaza, Agirre Lehendakaria, Muguru Landa, Ardanza Lehendakaria eta Santi Brouard plaza dira.Iparraldean Aranzelai, Usargoiti eta Egia auzoekin, Mendebaldean Urtebieta, Urreta, Tximelarre auzoekin eta Plazakoetxe eta Berezikoetxe auzoguneekin, Hegoaldean Zabalearekin eta Zabalganerekin egiten du muga.Gainera, Bizkai kalea, auzoko kale luzeena auzogune hau zeharkatzen du, Kurtzeko Plazatik Zuatzaurre auzoraino.

Plazakoetxe

Plazakoetxe auzogunea Kurtze auzoaren mendebaldean dago.Iparraldean Tximelarrekin, Mendebaldean Zuhatzurekin, Hegoaldean Berezikoetxerekin eta Ekialdean Muguru rekin egiten du muga.Plazakoetxeko kaleak hauxe dira:Estanislao IrazbalJuan Bautista UriarteZuberoaLapurdiNafarroa

Berezikoetxe

Berezikoetxe auzogunea Kurtzeko hego-mendebaldean dago.Iparraldean Plazakoetxerekin, Mendebaldean Zuhatzurekin eta Ekialdean Muguru eta Zabalearekin egiten du muga.Berezikoetxeko kaleak hauxe dira:IberluzePedro KastilloTorrezabalLapurdiBerezikoetxeLoiola InazioGernikaJuan Bautista Uriarte.

Zabalea

Zabalea auzogunea Kurtzeko Hegoaldean dago. Bertan Herriko Behargintza eta Ertzain-etxea kokatzen dira.Iparraldean Mugururekin, Mendebaldean Berezikoetxerekin eta Ekialdean Zabalganerekin egiten du muga.Zabalea auzogune oso aberatsa da. Zabalea kalearen hegoaldea ia txaletez josita dago.Zabalea Kalea kale nagusia da. Beste kaleak hauxe dira:LapurdiJuan sebastian ElkanoPontzi ZabalaEtxeburuTomas LarrinagaSimon LinazaIberluzeJuan Bautista Uriarte.

Zabalgane

Auzogune txikiena da eta biztanleri txikiena duena. Bakarrik osatzen dute:Juan Bautista UriarteZabalgane PlazaErrekalde Bidea.

Demografia eta biztanleria

Kurtzeko biztanleria
20002001200220032004200520062007
22.67722.79022.83522.91322.80022.72422.53322.282

Ikastola

Eguzkibegi ikastola Kurtze eta Elexalde artean dago. 2009ko Ibilaldiaren antolatzailea da.

Kanpo estekak


Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa