Galdakao

Bizkaiko udalerria
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Galdakao (argipena)»

Galdakao Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da. Bilboaldean dago, eta mugakide ditu Txorierri, Durangaldea eta Arratia eskualdeak. Bilboko metropoli eremuko udalerririk ekialdekoena da, eta Bizkaiko jendetsuenetatik hamargarrena[oh 1]. Usansoloren desanexiora arte bertan zegoen Galdakao-Usansolo Ospitalea, Bizkaiko hegoaldeari zerbitzu ematen dion ospitalerik garrantzitsuena.

Galdakao
 Bizkaia, Euskal Herria
Galdakaoko ikuspegia.
Galdakaoko bandera

Galdakaoko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBilbo Handia
Izen ofiziala Galdakao
AlkateaIñigo Hernando Arriandiaga (EH Bildu)
Posta kodea48960
INE kodea48036
Herritarragaldakar, galdakoztar
Kokapena
Koordenatuak43°13′50″N 2°50′45″W / 43.230555555556°N 2.8458333333333°W / 43.230555555556; -2.8458333333333
Map
Azalera31.7 km²
Demografia
Biztanleria24.765 (2023)
−4.520 (2022)
alt_left 14.872 (%60,1) (%58,4) 14.454 alt_right
Dentsitatea781,23 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 1,83
Zahartze tasa[1]% 28,11
Ugalkortasun tasa[1]‰ 38,3
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,04 (2011)
Genero desoreka[1]% 5,48 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 11,42 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 38,01 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 21.27 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.galdakao.net

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Galdakao Bilboaldean kokatzen da, Gangurengo mendilerroaren magaletan. Orokorrean erliebea malkartsua da eta altuera ertaineko mendixka ugari ageri da. Mendixka horien artean, nabarmenenak dira Arrezurriaga (329 m), Txispamendi (221 m) eta Santa María (476 m). Udalerriaren hegoaldean bestalde, Upo mendia (556 m) eta Mandoia mendia (640 m) ageri dira. Bestela, Ibaizabalek herria zeharkatzen du ekialdetik etorria eta mendebaldean kilometro gutxira Nerbioi ibaiarekin bat egiten du, Basaurin.

Galdakaok Zamudio, Lezama eta Larrabetzurekin egiten du muga iparraldean, hegoaldean Zaratamo eta Usansolorekin, ekialdean Amorebieta-Etxano, Lemoa eta Bediarekin eta mendebaldean Etxebarri eta Basaurirekin.

Klima

Galdakaoko klima ozeaniko hezea da, korronte bero baten eraginaz, eta tenperatura leunak ditu urte osoan. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, negu onberarekin eta uda ez oso beroekin. Dena dela, bai udan bai neguan egun oso hotzak eta termometroa 40 °C-tik gora igotzen den egunak daude. Batez besteko tenperatura 21 gradukoa da udan, eta 7koa neguan.

Urteko prezipitazioa 1200 mm inguru da, urtean zehar homogeneoki banatuta, baina gehienbat neguan udan baino euri gehiago egiten du. Ibaizabal ibaiak udalerria zeharkatzen du, 1983ko uholdeek kalte handiak eragin zituzten Galdakao udalerriaren behealdeko guneetan.

    Datu klimatikoak (Galdakao)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura (ºC)810111315182021191511914
Pilatutako prezipitazioa (mm)1098711110683826158851271441301182
Iturria: Weatherbase[4]

Historia

Galdakao hiri nafarra izan zen, harik eta XIII. mendean Gaztela Mendebaldeko Nafarroaz jabetu arte. Galdakao XII. mendean merkatarien bide gurutze garrantzitsua izan zen. Malmasingo gaztelua Gaztelako tropen esku geratu eta gero, Santxo Galdakaokoa bidali zuten errege nafarrek Galdakao inguruaren defentsa gauzatzera. Galdakaoko Isasi eta Isasigoikoa dorretxeak Santxo Galdakaoko jaun nafarrarenak ziren. Herria noiz jaio zen ez da zehazki jakiten, baina mende batzuk geroago, XIV. mendeko dokumentu baten arabera, bertako biztanleek herrixka Bilboko auzoa izatea eskatu zioten Bizkaiko Jaunari. Galdakao, hortaz, Bilboko auzo bat izan zen 1630era arte. Horren ondoren, Uribe eskualdeko elizate moduan Bizkaiko batzar nagusietako 38. jarlekua bete zuen.

Berez nekazaritza herria zenean industria ustiapena nagusituz joan zen XIX. mendetik. Harrobi, burdinola eta lehergailuen industriek garrantzia izan zuten han. Industrializazio erabat garatzearekin batera, Galdakaoko biztanleria asko hazi zen, eta hamarkada gutxiren buruan hamar halako egin zen.

1933an Usansoloko gertaerak izeneko tiroketa izan zen, jeltzale eta erradikal sozialisten artekoa. Tiroketaren ondorioz, bi hildako gertatu ziren.[5]

Etimologia

Haren izenaren euskarako bertsioa "galda+ gan + o" formaren deformazio bat da, "aldaparen gaineko ingurua" esan nahi duena. "G" horrek eboluzionatu egin du euskara bizkaitarrez "k" eman arte, azkorri (azgorri) edo lekeitio (legoitio) bezalakoetan.[6][7]

Auzoak

Olabarri auzoa.

Galdakaok 31,7 kilometro koadroko azalera dauka, eta bertan gune nagusi bat nabarmentzen da, eta horren inguruan banatutako auzo ugari. Galdakaoren erdigunean 24.000 biztanle inguru bizi dira (udalerriko biztanleriaren gehiengoa) eta Kurtze izena dauka.

Kurtze auzoa bost auzo-gunetan banatuta dago:

  • Muguru
  • Plazakotxe
  • Berezikoetxe
  • Zabalea
  • Zabalgane

Beste auzoak honakoak dira:

Demografia

Bilbo inguruko beste herri batzuetan bezala, Galdakaok hazkunde handia izan zuen XX. mendearen bigarren erdialdean. Hala ere, kasu honetan hazkunde nagusia hamarkada bat geroago gertatu zen, 1960ko hamarkadatik aurrera, Bilboko itsasadarreko herri asko ordurako hainbat urtetako hazkunde handia jasaten ari zirenean. Gainera, inguruko beste herri horietan ez bezala, 1980ko hamarkadako krisialdi ekonomikoak ez zuen populazioaren gainbehera eragin, eta hazkundeak, motelago bada ere, jarraitu egin zuen XX. mendearen bukaera arte. XXI. mendearen lehen hamarkadan biztanleria egonkortu eta jaisten hasi zen.

Biztanleriaren bilakaera

Galdakaoko biztanleria

Politika

Udal hauteskundeak

2019ko udal hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Euskal Herria Bilduko Iñigo Hernando da Galdakaoko alkate. EH Bilduk, Auzoak plataformak, Usansolo Herria taldeak eta Elkarrekin Podemos-Equok akordioa sinatu zuten Hernando alkate izan zedin, aurretik zegoen EAJko alkatea kanporatzeko.

Galdakaoko udalbatza

Alderdia

2015

2019

ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
9 / 21
5.023 (% 35,16)
6 / 21
4.129 (% 26,44)
Euskal Herria Bildu
4 / 21
2.662 (% 18,63)
6 / 21
3.597 (% 23,04)
Auzoak
4 / 21
2.728 (% )
Usansolo Herria
2 / 21
1.581 (% 11,07)
2 / 21
1.549 (% 9,92)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 21
1.518 (% 10,63)
2 / 21
1.671 (% 10,70)
Galdakao Orain -> Ahal Dugu
2 / 21
1.672 (% 11,70)
1 / 21
923 (% 5,91)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 21
745 (% 5,21)
0 / 21
585 (% 3,75)
Irabazi
1 / 21
1.085 (% 7,59)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Galdakaoko udaletxea

Alkateen zerrenda

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia
Joseba Escribano Etxebarria20032011Euzko Alderdi Jeltzalea
Ibon Uribe Elorrieta20112019Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñigo Hernando Arriandiaga2019JarduneanEuskal Herria Bildu

Kultura

Euskara

Galdakaoko Libe Asua[8] (Ahotsak[9] proiekturako)

Inguruko beste herri handietan (Basauri adibidez) gertatu legez, Galdakaon[10] ere azken hamarkadotan gaztelaniatze prozesu handia gertatu da, batik bat faktore demografiko eta politikoekin lotutakoa, eta bereizketa zabala dago "kalea" edo herrigunetik landa-gunera. Gaur egungo biztanleen %40 inguru dira euskal hiztunak, erabilera maila apala izan arren. Bertako hizkera jatorrikoa Nerbioi[11] eta Arratiako ibarren azpieuskalkiekin sailkatzen da, mendebaleko euskararen aldaera bat, alegia.

Hezkuntza arloan, 1967an abian jarri zuten "Eguzkibegi" ikastola, eta 2009an udalerrian Ibilaldia antolatu zuten. Biziberritze prozesuan, halaber, beste ikastetxe batzuk daude sarturik, eta helduei begira bi euskaltegi daude, AEKkoa eta Udalekoa. Lehenengoak mintzapraktika edo berbalagunen ekimena martxan du erabilera sustatu nahian.

Bestalde, udal zerbitzuen artean ume-jagole, kirol-begirale eta ekitaldien aurkezle euskaldunen eskaintza dago, beste hainbat ekimenekin batera.

Monumentuak

Andra Maria (Elexalde).
Andra Maria eliza (Kurtzea).
  • Elizak:
  • Dorreak:
    • Isasi Goikoa.
    • Lekue (Usansolo).
  • Zubiak:
    • Merkadilokoa (Bengoetxe).
    • Torrezabalekoa (Plazakoetxe).
    • Puentelatorre (Labea-Bekea).
  • Udaletxea (Kurtzea): XVIII. mendekoa.
  • Eskulturak.

Jaiak eta ospakizunak

Kultur Etxea

Herriko jaiak iraila erdialdean ospatzen dira, Gurutze Santuaren omenez. Jaien egun nagusia irailaren 14a da, eta ekitaldi nagusienak egun horren inguruko bi astebururik hurbilenetan antolatzen dira.

Urtean zehar, inauteriak, eta San Juan eguna ere ospatzen dira, otsailean eta ekainaren 23an.

Kirolak

Abenduaren 31n San Silvestre lasterketa antolatzen da, Euskal Herrian sorturiko mota horretako lehena.

Galdakaok badu emakumezkoen saskibaloi talde bat, Espainiako lehen mailan diharduena: GDKO Ibaizabal, taldea, hain zuzen.[12] Galdakaoko udal kiroldegian entrenatzen dute, eta hantxe dute beren partiden jokalekua.

Garraioa

Euskotrenek udalerri honetan bi geltoki ditu: Zuhatzu-Galdakao geltokia eta Usansolo-Galdakao geltokia. Horrez gain, Euskotrenek badu Usansolo-Galdakao geltokia Galdakao-Usansolo ospitalearekin lotzen duen bus zerbitzua.

Bizkaibusek linea ugari ditu herritik pasatzen direnak, Galdakao Bilbo eta Bizkaiako zenbat herrirekin lotzen dituztenak. Gainera, badago herria zuzenean Boluetako geltokiarekin lotzen duen autobus linea bat, A3932, alegia.

Galdakoztar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found