Latifundio

Espainiako latifundio nagusiak 1934an eta haien jabeak
Ducado de Medinaceli79.147 hektarea
Ducado de Peñaranda51.016 hektarea
Ducado de Villahermosa47.016 hektarea
Ducado de Alba34.455 hektarea
Marquesado de la Romana29.097 hektarea
Marquesado de Comillas23.720 hektarea
Ducado de Fernán-Núñez17.733 hektarea
Ducado de Arión17.667 hektarea
Ducado de Infantado17.171 hektarea
Condado de Romanones15.132 hektarea
Condado de Torres-Arias13.645 hektarea
Condado de Sástago12.629 hektarea
Marquesado de Mirabel12.570 hektarea
Ducado de Lerma11.879 hektarea
Iturria: Benjamín Cano Ruiz y José Viadiu,
El colectivismo agrario en la Revolución Española

Latifundioa nekazaritza-ustiapen zabal bati deritzo, teknologia eskasarekin, nekazari langileak (jornalariak) soldata txiki baten turkean gutxieneko mantenimendu lanak eta uzta biltzeko soilik kontratatzen dituena eta lurra bere errendimendu maximotik urrun lantzen duena, produktibitate urriarekin. Sarri, latifundioa egoera sozioekonomiko larrian bizi diren nekazari-taldeekin lotzen da; hori dela eta, nekazaritza-erreforma planteatzen da ustipean arazo honi aurre egitekoa, lurjabeari lurrak espropiatu eta nekazarien artean banatuz edo ustiapenean berrikuntza-prozesu bati ekinez.

Latifundio bat Odesako oblastan.

Europan dezente murriztu dira antzinako latifundioen neurriak. Hala ere, Balkanetan, Hungarian, eta, bereziki, Andaluzian (Espainia) latifundio ugari dago oraindik ere. Europako handiena, hain zuzen ere, Cádizko Castellar de la Fronterako La Almoraima finka da, 14.109 hektarea dituena[1].

Hegoamerikan latifundio dezente handiak daude, batez ere Argentinan, non Benetton taldeak soilik Chubuteko probintzian 900.000 ha lur dituen[2].

Erreferentziak

Kanpo estekak