Laura Ràfols

bartzelonar futbolari ohia eta fisioterapeuta

Laura Ràfols Parellada (Villafranca del Panadés, Bartzelona, Katalunia, 1990eko ekainaren 23a) bartzelonar futbolari ohia eta fisioterapeuta da. Atezain jokatu zuen Espainiako Lehen Mailako Bartzelona FCn. Erretiratu eta gero, Bartzelona FCko hasiera mailako futbolariekin lan egiten du, prestatzaile fisikoa da.[1]

Laura Ràfols

(2012)
Bizitza
JaiotzaVilafranca del Penedès1990eko ekainaren 23a (33 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
FC Barcelona B2005 / 2007
Bartzelona Futbol Kluba2007 / 2018
Catalonia women's national football team2014 / 201840
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Kirol zenbakia1
Altuera1,76±0,001 metro

Twitter: Rafols1 Instagram: rafols1 UEFA: 1903487 Edit the value on Wikidata

Bartzelona Futbol Klubean egin zuen ibilbide osoa. Barçan hainbat erronka gainditu ditu eta historia ere egin du.[2] 2007. urtetik 2018 urtera, erretiratu zen arte, eta 4 liga, Erreginaren 6 kopa eta Kataluniako 8 kopa irabazi zituen.[3]

Futbolari ibilbidea

Futbolari

Fundació Esportiva Atlètic Vilafranca fundazioaren beheko kategorietatik hasi zen. 2005ean Bartzelona Futbol Klubeko behe kategoriko B taldearekin fitxatu zuen. Bertan, bi denboraldi egin zituen, Ramon Torne eta Joaquim Querolen agindupean.

Azkenean, 2007an, Bartzelona Futbol Klubean sartu zen, bigarren mailara jaitsita, une gogorrenetako bat pasatzen ari zenean, baina, Xavi Llorens aulkira iristean, dena hobetu zen, Bigarren Mailatik atera ondoren. Denboraren poderioz, hiru makilen azpiko atezain garrantzitsua izan zen, taldearen titularra izatera iritsi baitzen.

Hiru urtez Barçan aritu ondoren, azkenean iritsi zen lehen garaikur ofiziala, 2011n Erregina Kopa irabazi baitzuen. Sari hori aurretik irabazitako Kataluniako 3 kopei gehitu zitzaien. Hurrengo urtean, eskuadraren historiako balentriarik garrantzitsuena gertatu zen, Katalunia Kopa, Liga eta Erreginaren Kopa irabazi baitzituen elkarren segidan, eta, hala, "estatuko hirukoa" lortu zuen.[4] Partideta horretan Laura atezaintzan egon zen.[5]

Prestatzaile fisikoa

Victor Valdés izatea amestu zuen umeak, Laura Ràfols,[6] Bartzelona taldean 13 urte eman ondoren,[7] 2018ko maiatzaren 30ean futbol profesionaletik erretiratuko zela iragarri zuen,[8] 27 urte besterik ez zituela, fisioterapeuta etapa berri bati ekin nahi baitzion, eta Erregina Koparen finalean jokatu zuen azken partida, 1-0 irabazita.[1] Gero, klubaren beheko kategorietarako prestatzaile fisiko lanetan hasi zen.[1]

Selekzio nazionala

Ràfols izan zen 2008ko UEFA txapelketan parte hartu zuen 19 urtez azpikoen Espainiako selekzioaren atezainetako bat. Kataluniako selekzioaren buru ere izan zen.[9]

Klubak

KlubaHerrialdeaDenboraldiak
Bartzelona FC "B"  Espainia2005 - 2007
Bartzelona FC  Espainia2007 - 2018

Palmaresa

Txapelketa nazionalak

Laura Ràfols zutik ezkerreko lehena Bartzelona FC taldearekin, 2012.09.02
TituloaTaldeaHerrialdeaUrtea
Erreginaren KopaBartzelona FC  Espainia2011
Lehen mailaBartzelona FC  Espainia2012
Lehen mailaBartzelona FC  Espainia2013
Erreginaren KopaBartzelona FC  Espainia2013
Lehen mailaBartzelona FC  Espainia2014
Erreginaren KopaBartzelona FC  Espainia2014
Lehen mailaBartzelona FC  Espainia2015
Erreginaren KopaBartzelona FC  Espainia2017
Erreginaren KopaBartzelona FC  Espainia2018

Eskualdeko txapelketak

Kataluniako Kopa finala, 2011
TítuloaTaldeaHerrialdeaUrtea
Kataluniako KopaBartzelona FC  Katalunia                        2009
Kataluniako KopaBartzelona FC  Katalunia2010
Kataluniako KopaBartzelona FC  Katalunia2011
Kataluniako KopaBartzelona FC  Katalunia2012
Kataluniako KopaBartzelona FC  Katalunia2014
Kataluniako KopaBartzelona FC  Katalunia2015
Kataluniako KopaBartzelona FC  Katalunia2016
Kataluniako KopaBartzelona FC  Katalunia2017
Kataluniako KopaBartzelona FC  Katalunia2018

Erreferentziak

Kanpo estekak