Lauza berinaztatu

Zeramika-peza
Lauza beiraztatu» orritik birbideratua)

Lauza berinaztatua[1] berinaz estalitako adreilu zapala da, hormak eta lurrak estaltzeko erabiltzen dena[2].

Lauza berinaztatu
ceramic tile (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaPortugal eta Espainia

Historia

Indusketa arkeologikoetan ikusi da Mesopotamia antzinakoan lur egosiko lauzak (kanpoaldetik margotuak eta ondoren bernizatuak) erabili izan zirela arkitekturan, zoruetan zein apaingarri gisa, etxe xumeetatik jauregi inperialetaraino. Hori baieztatzen eta dokumentatzen dute Asiriar Inperioaren edo persiar kulturaren hainbat gunetan egindako aurkikuntzek, adibide garrantzitsuekin, hala nola Babiloniako harresietako frisoak, Khorsabadeko gotorlekua, antzinako Ninive hiria edo Susako Jauregia[3].

Azulejoa eta bere teknikak Europan sartu ziren VII. mendean Al-Andalusen bidez, musulmanak nagusi ziren Iberiar erdiuhartean zehar. Kordobako Kalifa-herriaren eta Granadako Nazariar Erresumaren arkitekturan adibide distiratsuak erdietsi zituen teknikak.

Zeramikaren ekoizpeneko tekniken industria-bilakaerak bultzatuta, lauza berinaztatuak bere arrastoa eta marka estetikoa hedatu zuen XIX. mendean zehar hainbat herrialdetako hiri-arkitekturan, eta XX. mendean jarraitu zuen horrela. horrek. Adibidez, publizitatearen euskarri gisa funtzionatu zuen Iberiar erdiuhartean[4].

Euskal Herrian

Sakontzeko, irakurri: «Zeramikazko herri-seinale»

XX. mendean, Hego Euskal Herrian iberiar penintsulako joerak garapen adibide ederrak eman zituen, bai kaleko publizitatean, zein idazkun publikoetan, adibidez Bizkaiko auzo-ikastoletan[5] zein errepideetako herri-izenen seinaleetan.

Erreferentziak