Persiar

Persiarra[2] (persieraz: ایرانیان فارسی‌زبان‎) Irango talde etniko nagusia da, herrialdeko biztanleriaren erdia baino gehiago osatzen duena. Persiarek sistema kultural bera dute eta persieraz egiten dute.

Persiarrak
ایرانیان فارسی‌زبان

Antzinako persiarrak
Biztanleak guztira
49.312.834 (biztanleriaren %61–65a)[1]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Iran
Hizkuntza
Persiera
Erlijioa
Xiismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Irandar herriak

Antzinako persiarrak antzinako irandar herri batekoak ziren, egungo Iranera K.a. X. mendean iritsi zirenak.[3] Bertan inperio eta kultura poteretsuak ezarri zituzten.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.