Leiria

Leiria (portugesez lɐjˈɾi.ɐ ahoskatua) Portugalgo Kostaldeko Pinhal azpieskualdeko izen bereko Leiria barrutian dagoen hiri bat da. 2011ko erroldaren arabera 126.879 biztanle zituen.

Leiria
Portugalgo hiria
Hiria eta Leiriako gazteluaren ikuspegia. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Portugal
ProbintziaBeira Litoral
AlkateaRaul Miguel de Castro
(Alderdi Sozialista)
Izen ofizialaLeiria
Posta kodea2400–2420
Geografia
Koordenatuak39°44′35″N 8°48′25″W / 39.7431°N 8.8069°W / 39.7431; -8.8069
Map
Azalera565 km²
MugakideakPombal (en) Itzuli, Ourém (en) Itzuli, Marinha Grande (en) Itzuli, Alcobaça, Porto de Mós (en) Itzuli eta Batalha
Demografia
Biztanleria126.897 (2011)
Dentsitatea224,56 bizt/km²
Herritarraleiriar
Informazio gehigarria
Sorrera1142 edota 1195
Telefono aurrizkia244
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakSetúbal, Halton (en) Itzuli, São Paulo, Tokushima, Rheine, Maringá, Saint-Maur-des-Fossés, Olivenza, São Filipe (en) Itzuli, Tongling eta Nampula
http://www.cm-leiria.pt/ www.cm-leiria.pt

Historia

Leiriako lehen populatzailea Turduli Oppidani leinu zeltiarra izan zen, Lusitanoen taldekoa. Collippo izena eman zioten eta erromatarrek konkistatzerakoan izena mantendu zuten.

414 urtean sueboek okupatu zuten eta 585 urtean Leovigildok bisigodoen erresuman sartu zuen. Ondoren mairuek eskuratu zuten eta azkenik 1135ean Afonso Henrikesek konkistatu zuen kristauentzat. Dena dela, 1142an foruak eskuratu zituen arte mairu eta kristauen artean eskuz esku ibili zen. Afonso eta haren seme Antsok harresiak altxatu eta Leiriako gaztelua eraiki zuten.

Erdi Aroan garrantzia handia hartu zuen eta Portugalgo Gorteak ere bildu izan ziren bertan. XIV Dinis I.ak egoitza ezarri zuen bertan, izan ere denboraldi luzeak igarotzen baitzituen bertan, eta pinuak landatzeko agindua ere eman zuen. Pinudi horietako egurra erabili zen Portugalgo XV eta XVI mendeetako espediziotako itsasuntziak egiteko. Manuel I.ak hiri izendatu zuen eta XVI mendean Leiriako katedrala eraiki zen.

Napoleondar gerratan 1808an eta 1811an kalte handiak jasan zituen, nagusiki 1811ko sute handian.

XX mendean hiri industria asko garatu da.

Auzoak

Leiriako udalerriak (concelho) 29 auzo (freguesía) ditu:

  • Amor
  • Arrabal
  • Azoia
  • Bajouca
  • Barosa
  • Barreira
  • Bidoeira de Cima
  • Boa Vista
  • Caranguejeira
  • Carreira
  • Carvide
  • Chainça
  • Coimbrão
  • Colmeias
  • Cortes
  • Leiria
  • Maceira
  • Marrazes
  • Memória
  • Milagres
  • Monte Real
  • Monte Redondo
  • Ortigosa
  • Parceiros
  • Pousos
  • Regueira de Pontes
  • Santa Catarina da Serra
  • Santa Eufémia
  • Souto da Carpalhosa

Klima

    Datu klimatikoak (Leiria)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)14.515.918.219.221.424.827.527.826.222.118.015.120.8
Batez besteko tenperatura (ºC)8.19.210.411.513.315.917.918.117.314.611.59.513.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)0.41.22.95.56.910.313.113.810.78.03.92.46.6
Pilatutako prezipitazioa (mm)96.890.251.264.755.617.26.16.828.579.8107.1121.8725.8
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm)13.31310.412.79.54.81.92.55.81112.214.9112
Iturria: Instituto de Meteorologia[1]

Demografia

Demografiaren bilakaera[2]
180118491900193019601981199120012011
37.93029.80354.42255.23482.98896.517102.762119.847126.879

Ondarea

Iruditegia

Herri eta hiri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak