Leku (unitate administratiboa)

Euskal Herriko eta Espainiako giza-entitatea, herrixka bat baino txikiagoa eta etxalde bat baino handiagoa
Artikulu hau entitate administratiboari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leku (argipena)».

Lekua (gaztelaniaz: lugar) edo alberria, Espainiako administrazio antolakuntzan, biztanleria entitate mota bat da, udalerria baino lurralde-eremu txikiagokoa.[1] Arabako eta Nafarroako kontzejuek ez bezala,[2][3] ez dute nortasun juridikorik.

Erbiti lekua, Basaburua udalerrikoa.

Adibidez, Esteribarko udalerriak 10 kontzeju eta 17 leku ditu, Ezkirotz edo Agorreta gisa. Baztango 15 herriak, berriz, lekuak dira juridikoki.[4]

Espainiako nomenklatura

Espainiako nomenklaturan, biztanleria entitate singularrei esleitutako kategorietako bat da lekua, hots, entitateei emandako edo tradizioz onartutako kalifikazioa. 1930ean nomenklatura egiteko argitaratutako arauek honela definitzen dute lekua:

«Herrian titulu horrekin izendatzen den eta eraikinak kale eta plaza moduan banatuak dituen populazio entitatea. Oro har, leku ("lugar") hitzak adierazten du aplikatzen den entitateak jurisdikzio-muga duela edo izan duela.»
1930eko martxoaren 8ko Agindua eta Instrukzioa

Erreferentziak

Kanpo estekak