Lenka Šarounová

txekiar astronomoa, asteroideen aurkitzailea

Lenka Kotková, jaiotzez Šarounová (Dobřichovice, Txekia, 1973ko uztailaren 26a) txekiar astronomoa da. Asteroideen aurkitzaile emankorra da.

Lenka Šarounová

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLenka Šarounová
JaiotzaDobřichovice1973ko uztailaren 26a (50 urte)
Herrialdea Txekia
BizilekuaTxekia
Familia
AitaJaroslav Šaroun
Hezkuntza
HeziketaPragako Unibertsitate Karolina
Hizkuntzaktxekiera
Jarduerak
Jarduerakastronomoa
Enplegatzailea(k)Astronomical Institute of Czech Academy of Sciences (en) Itzuli
Ondřejov Observatory (en) Itzuli

Biografia

Meteorologia ikasi zuen Pragako Carolina Unibertsitateko Matematika eta Fisika Fakultatean. Ondυejov behatokian egiten du lan, Pragatik gertu.[1] Gerriko nagusiko asteroide ugariz gain, Marteko orbitako asteroidea ere aurkitu zuen (9671) Hemera[2] eta (21804) Václavann, Hilda taldekoa.[3]

Lanak

Ondejov-eko AV CIC R Institutu Astronomikoan egiten dituen lanak hauexek dira nagusiki: datu-baseen garapena, behaketa espektroskopikoa eta fotometrikoa eta datuen prozesamendua. Planeten arteko materiaren sailean egindako lanean, Lurretik hurbil zeuden asteroideak behatzea izan zen bere lan nagusia, eta, horrekin batera, ezagutzen ziren asteroide bitarren proportzio handi bat identifikatu zuen Pertr Pravec eta Peter Kuνnirákin batera. Garai berean ehun asteroide baino gehiago aurkitu zituen. Gero, Νarounovák behatzaile gisa egiten du lan bi metroko teleskopio batekin izar-sailean Ondejoven.

Aintzatespenak

  • 2000. urtean Txekiar Elkarte Astronomikoaren Kviz Zdenk saria jaso zuen izar aldakorren ikerketan egindako lan garrantzitsu batengatik.
  • 1997an bere lankideek aurkitu zuten asteroide bati bere ohoretan Lenka asteroidea(10390) izendatu zuten.[1]
  • Adélka (60001) asteroideak, 1999an aurkitu zuenak, alabaren izena darama.
  • Bohuνka (7897), 1995ean aurkitu zuenak, amaren izena darama: Bohumila Νarounová.[4][5]

Erreferentziak

Kanpo estekak