Leptoi-aroa

Kanpo denbora-lerroaDenbora-lerro grafiko bat eskuragarri dago hemen:
Big Bangaren denbora-lerro grafikoa

Big Bangaren eredu kosmologikoetan, leptoi-aroa unibertsoaren fase goiztiarreko aro bat da, non leptoiek Unibertsoaren masaren gehiengoa ziren. Big Banga eta segundu batera hasi zen, hadroi eta anti-hadroi gehienek elkar suntsitu zutenean, hadroi-aroaren amaieran[1]. Leptoi-aroan zehar Unibertsoaren tenperatura oraindik handiegia zen neutrinoak eta elektroi-positroi bikoteak sortzeko. Big Banga eta 10 segundura, Unibertsoaren tenperatura jada murriztu zen elektroi-positroi bikoteak gradualki suntsitu zitezkeen punturaino. Elektroien zati txiki bat geratu zen Unibertsoaren karga neutralizatu ahal izateko libre geratu ziren neutrinoekin. Aro honetako ezaugarri garrantzitsu bat neutrinoen bereizketa izan zen[2]. Big Bangeko nukleosintesiaren aroa izan zen ondoren, fotoi-aroarekin gainezarrita[3][4].

Erreferentziak

Kanpo estekak