Lerin

Nafarroa Garaiko udalerria

Lerin[3] ([leɾin]) Nafarroa Garaiko hego-mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 1.706 biztanle zituen 2014. urtean, eta hiriburu Iruñetik 55 kilometrora dago.

Lerin
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lerinen ikuspegi orokorra

Bandera

Leringo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaErribera Garaia
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Lerín
AlkateaMarcelino Azkoiti Alonso (UPN)
Posta kodea31260
INE kodea31152
Herritarralerindar
Geografia
Koordenatuak42°28′53″N 1°58′25″W / 42.4814°N 1.9737°W / 42.4814; -1.9737
Azalera18,6 km²
Garaiera437 metro
Distantzia55 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria1.798 (2023:  42)
alt_left 838 (%46,6)(2019) (%49,3) 887 alt_right
Dentsitatea18,37 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 28,79
Ugalkortasuna[1]‰ 35,61
Ekonomia
Jarduera[1]% 71,56 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 10,99 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 6,70 (2018: %5,94)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.lerin.es

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Herria Nafarroa Garai hego-mendebaldean dago, Lizarrako merindadearen hegoaldeko muturrean, NA-122 eta NA-6110 errepideen alboan.

Lerinek Allo, Larraga eta Oteitzarekin egiten du muga iparraldean; Berbintzana, Miranda Arga eta Faltzesekin ekialdean; Sesmarekin mendebaldean; eta Carcarrekin eta Andosillarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

Leringo klima mediterraneo kontinentala da, negu hotzekin eta uda lehor eta beroekin. Urteko batez besteko tenperatura 14-15 °C da eta urteko prezipitazioak 500mm ingurukoak. Prezipitazioak udaberri eta udazken garaian izaten dira eta haizerik ohikoena iparreko edo "zierzo" izeneko haizea da.

Leringo basoetan landaturiko pinuak eta makalak ditugu gehienbat.

Estazio meteorologikoa

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 354 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Historia

Herriaren kanpoaldean historiaurreko aztarnak aurkitu dira. Horrez gain, Erromatarren garaiko aztarna ugari aurkitu dira, besteak beste, nekazaritza eta abeltzaintza ustiapenek utzitakoak. Erdi Aroan zehar, judu ugari bizi izan zen herrian, gehienak Gaztelatik etorriak. Horrela, XV. mendearen amaieran biztanleriaren herena judu jatorrikoa zen. Gaztelako erregeek 1492an juduak kanporatzeko agindua ematen dute eta Judu hauek Nafarroara pasatzen dira errefuxiatu moduan. Pentsatzekoa da Gaztelak Nafarroako erreinua menperatzean judu hauek ere joan beharra izatea.

1425. urtean Carlos III.ak Leringo konderria sortu zuen, bere alaba Juanaren mesedetan. Juana Beaumonteko Luis II.arekin ezkondu zen, eta hala, Lerin udalerria Beaumondarren familiari loturik geratu zen. XV. mendean konderria Lerinez gain, Eslaba, Zare, Sesma eta Zirauki herriek ere osatzen zuten, eta horren ondoren, Carcar, Andosilla, Mendabia, Allo eta Deikaztelu batu ziren.

XV. mendeko Nafarroako Gerra Zibilak Leringo gaztelua suntsitzea eragin zuen, eta horren ondorioz,Beaumondarrek konderria galdu zuten. Leringo bigarren konteak, Luis III.a Beaumontekoak, bere ondasun guztiak galdu zituen eta erbesteratua izan zen, gerra garaian Filipe Nafarroakoa hil zuelako. Gaztelak Nafarroako Erresuma konkistatzean, Fernando Katolikoa erregeak ondasun guztiak itzuli zizkion. 1565ean Brianda Toledoko Diegorekin ezkondu ostean, konderria Albako etxearen eskuetara igaro zen.

1808an frantsesek herriari su eman zioten, Independentzia Gerraren hasieran. Gerra karlistetan ere Lerin birrindu egin zuten, liberalen egoitza zen eta. Espoz y Minak jasandako porrotik handiena Lerinen izan zen.

2014ko azaroaren 2an, ura Nafarroako Ubidetik hartzeko aukera baztertu zuten Leringo herritarrek. Bete beharreko galdeketa egin zuten herrian, ubidetik zetorren ura erabili ala ez erabakitzeko. Herritarren %68k parte hartu zuten, eta aukeraren aurka agertu ziren %53[5].

Demografia

XX. mendearen lehen erdialdean hazkunde nabarmena izan zuen Lerinek, eta populazioa % 60 inguru hazi zen 1930eko hamarkadara arte. Ordutik beheranzko joera izan zuen, eta XXI. mendearen hasieran 1.800 biztanleen bueltan zegoen biztanle kopurua.

Leringo biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 247 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %13,56 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren gainetik).

Politika

Udaletxea

Udaletxea 1927an eraiki zen, Victor Eusa arkitektoak eginiko diseinuaren arabera. Eraikina Kaputxinoen komentuaren eliza eraitsi ondoren egin zen. Beheko solairuan sei arkudun ataria, lehen solairuan balkoi korritua eta eraikinaren goiko aldean prisma itxurako dorrea ditu. Aurretik udaletxea Erregetxoaren kalean egon zen (Calle del Abadejo) 1867tik 1928ra, Kaputxinoen komentu zaharrean. Eraikin zahar horretakoa da gaur egungo udaletxearen fatxada nagusian dagoen armarria.

  • HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 1

Udal hauteskundeak

2007an UPN alderdiko Marcelino Azkoiti Alonso aukeratu zuten alkate. Udaleko bederatzi zinegotzietatik bost lortu zituen Nafarroako Herriaren Batasunak eta hortaz, gehiengo osoa. Bigarren indarra zenbaitetan alkatetza izan duen eta ezkerreko talde batzuen babesa duen[6] Lerín Democrático geratu zen. Baliogabeko botoak 12 izan ziren (emandako guztien %0,97) eta 14 boto zuri izan ziren (botoen %1,14). Abstentzioa %19,78koa izan zen.

Leringo Udala-2007
AlderdiaBotoakZinegotziak
UPN5965
Lerín Democrático5374
PSN780

2011n ordea bi zerrenda besterik ez ziren aurkeztu: UPN (6 zinegotzi, alkatetza Iriarterentzat) eta PSN (3). Abstentzioak ia 10 puntu igo zuen[7].

Leringo Udala-2011
AlderdiaBotoakZinegotziak
UPN6026
PSN2963

Alkateak

Hauek izan dira Leringo azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia
Pedro Jose Sanchez Inchusta[8]19791983Lerin Democratico
Pedro Jose Sanchez Inchusta[8]19831987Lerin Democratico
19871991
19911995
19951999
19992003
Jacinto Gil Zelaia20032007Lerin Democratico
Marcelino Azkoiti Alonso20072011UPN
Marcelino Azkoiti Alonso20112015UPN
Maria Consuelo Ochoa Resano[9]20152019Independenteak
Maria Consuelo Ochoa Resano[9]2019JarduneanPlataforma de Lerin[10]

Garraioa

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 335 lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
335Larraga Lerin

Kultura

Euskara

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Lerin eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,80k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak

Leringo herriko jaiak abuztuaren 14tik abuztuaren 21era ospatzen dira. Uztailaren 25ean, Donejakue egunean,berriz, herritarrak udaletxeko balkoipean bildu eta alkateari entzierrorako bigantxak eskatzen dizkiote. Abenduaren 3tik abenduaren 8ra "jai txikiak" ospatzen dira, antzerki, kontzertu eta pilota partiduekin.

Katea auzoan, Leringo behealdean, Andre Maria Zuriaren jaiak ospatzen dira irailean. Herriko emakumeak prozesioan ateratzen dira parrokiatik, Kateko baselizara. Ostiral Santuan eta San Isidro egunean ere,maiatzaren 15ean, prozesioak antolatzen dira.

Kirolak

Herrian hainbat kirol ekitaldi egiten dira: abuztuaren 15ean, herriko itzulia; martxoan, Udaberriko Krosa; abenduko lehen astean, pilota partidak; eta abenduaren 31n, Club Atlético Lerinés elkarteak antolaturik, San Silvestre lasterketa. Gainera, herriko futbol taldearen, Club Deportivo Lerinésen, futbol partidak izaten dira urte osoan zehar.

Zerbitzuak

Lerin "Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak

Ondare erlijiosoa

Jasokundeko Andre Mariaren eliza

Jasokundeko Andre Mariaren elizak Erdi Aroko jatorria du baina gaur egungo itxura XVI. mendeko eta XVIII. mendeko birmoldaketen ondorio da. Gurutze latindarreko oinarria eta gurutzezko gangadun sabaia dauzka. Korua eta sakristia XVIII. mendean eginiko handitzean eraiki ziren, eta kanpandorrea, Erdi Aroko oinarrikoa, XVII. mendean berreraiki zen estilo barrokoan.

Eraikinaren kanpoaldean harlanduzko hormak, horma-bularrak eta bi sarbide daude, biak bi solairuko portiko batez babesturik. Eliza barruko XVII. mendeko eta XVIII. mendeko erretaula barrokoen artean Camporredondoko Diegok eginiko erretaula nagusia nabarmentzen da.

Andre Maria Zuriaren baseliza Ega ibaiaren ondoan dago. Eraikina adreiluz egin zen XVII. mendearen amaieran, eta XX. mendearen hasieran berriztu egin zen. Baselizak gurutze latindarreko oinarria dauka, gurutzadura zabalaz eta gangadun estaldurako aurrealde zuzenaz gain.

Etxeak

Eraikin zibilei dagokienez, armarridun etxeak eta jauregiak daude Lerinen. Haien artean, parrokia-etxea nabarmentzen da. XVIII. mendeko eraikin barrokoa da, Foruen Plazan dagoena. Larramendi kalean, XVII. mendeko armarridun beste etxe garrantzitsu bat dago.

Lerin udalerriaren mugetan, Erdi Aroan defentsarako erabilitako kobazuloak daude.

Lerindar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa