Lilian Camberabero

hamabosteko errugbilari frantziarra

Lilian Camberabero (Saubion, 1937ko uztailaren 15a - Lyon, 2015eko abenduaren 29a) frantziar errugbilaria izan zen, uztartze-erdilari moduan aritzen zena. US Tyrosse taldean jokatu zuen bere anaia Guyrekin. Bi anaiak La Voulte taldera joan ziren 1955ean eta han jokatu zuten 1971ra arte. Han Les loutins de La Voulte bezala ezagutu ziren. La Voulte taldearekin Frantziako txapeldun izan ziren 1971n. Lilianek bere karrera CA Périgueux taldean amaitu zuen. [1]

Lilian Camberabero
Bizitza
JaiotzaSan Bisentse1937ko uztailaren 15a
Herrialdea Frantzia
Heriotza3rd arrondissement of Lyon (en) Itzuli2015eko abenduaren 29a (78 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJP
Frantziako errugbi selekzioa1964ko azaroaren 29a-1968ko martxoaren 23a
13
9
 
Posizio edo espezialitateauztartze-erdilaria
Pisua65 kilogramo
Altuera170 zentimetro

14 aldiz jokatu zuen Frantziako errugbi selekzioan eta bi aldiz irabazi zuen Bost Nazioen Txapelketa, 1967an eta 1968an.

Erretiratu ondoren, hainbat talde entrenatu zituen, besteak beste, CA Périgueux, CS Vienne eta CS Bourgoin-Jailleux.

Bi anaiek Le mot de passe, Calman-Lévy, 1971, liburua idatzi zuten.

Bere iloba Didierrek, Guyren semeak, Frantziako selekzioarekin ere jokatu zuen.

Erreferentziak