Lola Albright

Lola Jean Albright (1924ko uztailaren 20a2017ko martxoaren 23a) estatubatuar abeslari eta aktorea izan zen. Peter Gunn telesaileko hiru denboraldietan, Peter Gunn detektibe pribatuaren neskalagun Edie Hart-en papera jokatzeagatik egin zen ezagun batez ere.

Lola Albright

(1959)
Bizitza
JaiotzaAkron1924ko uztailaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaToluca Lake (en) Itzuli2017ko martxoaren 23a (92 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Jack Carson  (1952 -  1958)
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, abeslaria, telebista-aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0017030 Allocine: 64475 Rottentomatoes: celebrity/lola_albright Allmovie: p707 TCM: 1723
Spotify: 2IEKeKb1fuxvjRarqgrAfL Musicbrainz: 7d297c6a-fc8f-4697-bfe8-944bca09de24 Discogs: 922776 Allmusic: mn0000829086 Find a Grave: 177696217 Edit the value on Wikidata

Haurtzaroa eta gaztaroa

Albright Akronen jaio zen, Ohion (AEB). Marion A. (jaiotzez Harvey) eta John Paul Albright ziren haren gurasoak; biak ere gospel abeslariak. Lolaren ama ere Ohion jaioa zen, baina haren aita Ipar Dakotakoa zen, eta 1930ean familia babestu zuen inspektore gisa lan eginez isolamendu-enpresa batean.

Albright King Grammar School-era joan zen, eta Akrongo West High Schoolen graduatu zen 1942an.[1] Gazte zela abestu zuen lehen aldiz jendaurrean, eta pianoa ikasten 20 urtez jardun zuen. 15 urte zituenez geroztik, Akrongo WAKR irrati-kateko harreragile gisa aritu zen lanean.[2] 18 urte zituela, WAKR utzi, eta Cleveland-era aldatu zen, eta han WTAM irratian takigrafo hasi zen lanean. Albrighten lehen irrati-emanaldia WJWn izan zen, Clevelanden. Chicagora joan zen gero, eta han argazki-modelo gisa aritu zen, eta talentu-bilatzaile batek ikusi, eta hark Hollywoodera joatea gomendatu zion; 23 urte zituen orduan.[1]

Zinema

Albright-ek 1947an egin zuen zinemako debuta, The unfinished dance komedia musikalean abeslari baten paper txiki bat jokatuz, eta, hurrengo urtean, Judy Garlanden bi filmetan agertu zen: The pirate eta Easter parade filmetan. 1949ko Champion (Txapelduna) filmean izan zuen rolarekin jaso zuen lehen aldiz sona; boxeo-manager manipulatzaile baten emaztea zen, eta Kirk Douglasek antzeztutako boxeatzailearekin maitemindu zen. Hurrengo urteetan, bigarren mailako paperak jokatu zituen 20 film baino gehiagotan, B mailako western ugaritan, besteak beste. Horietako batean, The Good Humor Man filmean (1950), protagonista izan zen Jack Carsonekin batera; hura hartuko zuen senartzat etorkizunean.

Albright honako film hauetan agertu zen, besteak beste: Tulsa (1949), Susan Hayward protagonista; The Silver Whip (1953); eta The Tender Trap (1955), non Frank Sinatrak antzeztutako ezkongabearekin ezkondu nahian zebilen emakumeetako baten papera jokatu zuen.

1950eko hamarkadaren hasieran, Albright Gil Elvgren pinup margolariaren modelo gisa aritzen zen.

A Cold Wind in August

1961ean, Alexander Singer-en A cold wind in August filmeko aktore izan zen; aurrekontu txikia zuen film independentea zen, zuri-beltzean. Filmean, hogeita hamar urte inguruko dibortziatutako emakumea zen bera, stripperra, eta hamazazpi urteko mutil batekin maitemintzen da.[3] Pauline Kael kritikariak goraipatu egin zuen Albrighten antzezpena. 1985ean, The New York Times egunkariak ere gauza bera egin zuen. Filmean egindako lanari buruz, zera esan zuen Albrightek 1961ean: "Zenbait pertsona etortzen dira, eta esaten didate: 'Lola, ez zenuke halako rolik jokatu behar'. Nik hamar kontatu, mingainari hozka egin, eta esaten diet aktorea naizela, ez dudala nire buruaren papera jokatu nahi".[4]

Aurreragoko filmak

A Cold Wind in August filmak bultzada eman zion aktore gisa, eta hainbat paper eskuratu zituen horri esker. Esate baterako, Elvis Presleyren Kid Galahad filmean (1962), non Gig Youngek antzeztutako boxeo-manager ziniko baten betiko neskalagunaren antzezpena egin zuen. Baita René Clément frantziar zuzendariaren Joy House filmean ere; bertan, alargun aberats bat zen bera, jende pobreei bazkariak banatzeko pasioa zuena. Lord Love a Duck (1966) filmean, cocktail zerbitzari bat zen, zeinak bere buruaz beste egin nahi duen, uste baitu bere alaba Tuesday Weld-en bizitza hondatu duela. Hurrengo urtean, The Way West western epikoan jardun zuen.[3]

1968an utzi zuen filmeen ibilbidea, The Impossible Yearsen aritu ostean. Film horretan Alice Kingsleyren rola antzeztu zuen; psikiatriako irakasle baten emazte etsia eta bi alaba neraberen ama zen.

Telebista

Telebistan emanaldiak egiten hasteko denbora behar izan zuten beste zinema-aktore batzuek ez bezala, Albright 1951rako lanean ari zen telebistan. Lux Video Theatre telesaileko "Inside Story" kapituluan agertu zen. Gero, aldizkako rola izan zuen The Bob Cummings Show programan, 1950eko hamarkadan, eta gonbidatu-agerraldiak egin zituen telesail hauetan, esaterako: Alfred Hitchcock Presents, The Thin Man, Gunsmoke, Rawhide, Laredo, Burke's Law, The Dick Van Dyke Show, My Three Sons, The Beverly Hillbillies, Bonanza (bi kapitulutan, 6. denboraldiko 21. kapituluan, adibidez: "The Search", 1965), The Man from U.N.C.L.E., Medical Center, Kojak, Columbo, McMillan & Wife, Quincy, M.E., Starsky & Hutch, The Incredible Hulk, eta Branded.

1958an, Albright Peter Gunn telesailean aritu zen. Edie Hart zen telesailean; Peter Gunn protagonistaren intereseko gaueko club bateko abeslaria. 114 kapituluetan, Albrightek 38 kapitulutan abestu zuen, non jazzeko kantu klasikoen bertsioak egin zituen, besteak beste, honako kantu hauenak: How High the Moon, A Good Man Is Hard to Find, Easy Street eta Day In, Day Out.

Dorothy Malone aktoreak ebakuntza bat izan behar zuela-eta, Albrightek ordezkatu zuen Peyton Place prime timeko telesailean; Constance MacKenzieren papera antzeztu zuen. Sasoi hartan, Albrightek adierazi zuen hori izan zela antzezle ibilbidean izan zuen erronkarik handienetako bat. Horren ostean, filmeetan eta telebistako saioetan aritu zen, harik eta 1984an erretiroa hartu zuen arte.

Musika

Columbia Records-ek kantari gisa kontratatu zuen Albright, eta Lola wants you diskoa atera zuen 1957an. Horren ondoren, eta Peter Gunn telesailean izan zituen papera eta emanaldiak tarteko, bigarren diskoa atera zuen: Dreamsville (1959); hain zuzen, Henry Mancinik egin zituen konponketak, eta haren orkestrak jo zuen.[2] Albright izan zen, hain justu, Mancinik filmetako soinu-bandetatik aparte prestatu zituen kantuen abeslari bakanetako bat.

Sariak

1959an, Albright Emmy sarietarako izendatu zuten Serie Dramatiko bateko Aktore Laguntzailerik Onenaren kategorian Peter Gunn telesailean egin zuen antzezpenagatik. 1966an, Berlingo 16. Nazioarteko Film Festibalean Aktore Onenaren Zilarrezko Hartza[5] eskuratu zuen Lord Love a Duck laneko antzezpenagatik.

Bizitza pertsonala

Albright hiru aldiz ezkondu eta dibortziatu zen. Lehen aldiz, Warren Dean Cleveland irratiko aurkezlearekin ezkondu zen, 1944an. 1949an dibortziatu ziren. 1951tik 1958ra, Jack Carson aktorearekin ezkonduta egon zen; The Good Humor Man (1950) filmean elkarrekin aritu ziren lanean. (Beste iturri batzuen arabera, 1952ko abuztuaren 1ean ezkondu ziren, eta 1958ko azaroaren 10ean dibortziatu). Hirugarren senarra Bill Chadney izan zen; Emmett piano-jotzailearen rola izan zuen Peter Gunn telesailean. 1961eko maiatzaren 19an ezkondu ziren, eta 1975ean banandu ziren.

Erretiroa hartu ondoren, Albright Toluca Lake barrutian bizi izan zen (Kalifornia). 2014. urtean, erori egin zen, eta bizkarrezurra hautsi zuen; horren eraginez, osasun-egoera okertu zitzaion, eta hiru urteren buruan hil zen.

2017ko martxoaren 23an, etxean hil zen, kausa naturalen ondorioz, 92 urte zituela.[6]

Filmografia

Filmak
UrteaIzenburuaPapera
1947The Unfinished DanceModa-etxe bateko bazkidea
1948The PirateManuelaren laguna
Easter ParadeBurukoen modeloa
Julia MisbehavesManikia
1949ChampionPalmer
TulsaCandy Williams
The Girl from Jones BeachVickie
BodyholdMary Simmons
1950The Good Humor ManMargie Bellew
Beauty on ParadeKay Woodstock
When You're SmilingPeggy Martin
He's a Cockeyed WonderGidatze-filmeko aktorea
The Killer That Stalked New YorkFrancie Bennet
Sierra PassageAnn Walker
1952Arctic FlightMartha Raymond
1953The Silver WhipWaco
1955Treasure of Ruby HillsMay
The Magnificent MatadorMona Wilton
The Tender TrapPoppy Masters
1957PawneeMeg Alden
The Monolith MonstersCathy Barrett
Oregon PassageSylvia Dane
1958Seven Guns to MesaJulie Westcott
1961A Cold Wind in AugustIris Hartford
1962Kid GalahadDolly Fletcher
1964Joy HouseBarbara
1966Lord Love a DuckMarie Greene
1967The Way WestRebecca 'Becky' Evans
The Money JunglePeggy Lido
1968Where Were You When the Lights Went Out?Roberta Lane
The Impossible YearsAlice Kingsley
The Helicopter SpiesAzalea

Short subjects:

  • The Soundman (1950)
  • Screen Snapshots: Hollywood Cowboy Stars (1955)
  • Filmmaking on the Riviera (1964)
Telebista
UrteaIzenburuaPaperaOharrak
1951Lux Video TheatreJenniferKapitulua: "Inside Story"
Lux Video TheatreMiriamKapitulua: "Stolen Years"
Armstrong Circle TheatreKapitulua: "Twenty-One Days"
1952All Star RevueAbeslari gonbidatuaKapitulua: "2.24"
Tales of TomorrowCarol WilliamsKapitulua: "The Miraculous Serum"
1953Racket SquadNancy MetcalfeKapitulua: "The System"
1954Fireside TheatreJoyceKapitulua: "Invitation to Marriage"
The Pepsi-Cola PlayhouseJaneKapitulua: "Borrow My Car"
Duffy's TavernKapitulua: Archie Faces Marriage
Adventures of the FalconKapitulua: "The Golden Phony"
1955The Bob Cummings ShowKay MichaelsKapituluak: "Bob Meets Fonda's Sister", "Too Many Cooks", "Bob Falls in Love", "Hawaii Calls" eta "Wedding, Wedding, Who's Having a Wedding?"
Screen Directors PlayhouseNancy WheelerKapitulua: "Arroyo"
It's a Great LifeMarilynKapitulua: "Double Date"
GunsmokeLucy HuntKapitulua: "Reed Survives"
1956The Bob Cummings ShowKay MichaelsKapitulua: "The Letter"
Four Star PlayhouseBeverly HudsonKapitulua: "No Limit"
The People's ChoiceDantzariaKapitulua: "Sock, the Budget Balancer"
Celebrity PlayhouseKapitulua: "Girl at Large"
The Red Skelton HourGonbidatua (bere buruaren izenean)Kapitulua: "Willie Resists Girls"
The Red Skelton HourPriscillaKapitulua: "The First Thanksgiving or Thanksgiving with the Pilgrims"
1957The Bob Cummings ShowKay MichaelsKapitulua: "Bob Calls Kay's Bluff"
The Red Skelton HourAtzerriko espioiaKapitulua: "Bolivar the Repairman"
Code 3CarolKapitulua: "Sunset Strip"
1958The Thin ManKatherine WestKapitulua: "The Tennis Champ"
Panic!Karen AdamsKapitulua: "Fingerprints"
TargetKapitulua: "The Jewel Thief "
Peter GunnEdie HartKapituluak: "The Kill", "Streetcar Jones", "The Vicious Dog", "The Blind Pianist", "The Frog", "Lynn's Blues", "Rough Buck", "Image of Sally", "The Man with the Scar", "The Torch", "The Leaper".
1959Peter GunnEdie HartKapituluak: "The Fuse", "Let's Kill Timothy", "Murder on the Midway", "Pecos Pete", "Scuba", "Edie Finds a Corpse", "The Ugly Frame", "The Lederer Story", "Breakout", "Skin Deep", "February Girl", "Love Me to Death", "The Family Affair", "Lady Windbell's Fan", "Bullet for a Badge", "Kill from Nowhere", "Vendetta", "The Coffin", "The Portrait", "Protection", "Crisscross", "Edge of the Knife", "Death Is a Red Rose", "The Feathered Doll", "Kidnap", "The Rifle", "The Game", "The Price Is Murder", "The Briefcase", "The Wolfe Case".
1960Peter GunnEdie HartKapituluak: "Hot Money", "Spell of Murder", "Sentenced", "The Hunt", "Sing a Song of Murder", "The Long, Long Ride", "The Deadly Proposition", "The Murder Clause", "The Dummy", "Slight Touch of Homicide", "Wings of an Angel", "Death Watch", "Witness in the Window", "Send a Thief", "The Semi-Private Eye", "The Heiress", "Baby Shoes", "The Passenger", "The Maître d'", "The Candidate", "The Judgement", "The Death Frame", "Death Across the Board", "The Long Green Kill", "Take Five for Murder", "Dream Big", "Dream Deadly", "Sepi".
Michael ShayneMarie LeonardKapitulua: "Framed in Blood"
1961Peter GunnEdie HartKapituluak: "The Royal Roust", "Bullet in Escrow", "I Know It's Murder", "A Kill and a Half", "The Deep End", "Portrait in Leather", "Come Dance with Me and Die", "Cry Love, Cry Murder", "A Penny Saved", "Short a Motive", "The Most Deadly Angel", "Till Death Do Us Part", "Death Is a Four Letter Word", "Deadly Intrusion", "Voodoo", "Murder on the Line".
The United States Steel HourKapitulua: "Famous"
King of DiamondsMargie HowardKapitulua: "The Wizard of Ice"
The DetectivesEdna CravenKapitulua: "The Queen of Craven Point"
Adventures in ParadiseNita GrahamKapitulua: "One Way Ticket"
General Electric TheaterCathy ArmstrongKapitulua: "Cat in the Cradle"
1962Alfred Hitchcock PresentsLisa7. denboraldiko 18. kapitulua: "The Woman Who Wanted to Live"
Saints and SinnersEmily FielderKapitulua: "Dear George, the Siamese Cat Is Missing"
My Three SonsPaulette FrancisKapitulua: "Going Steady"
The Alfred Hitchcock HourRuth Burke1. denboraldiko 9. kapitulua: "The Black Curtain"
1963The Beverly HillbilliesGloria BucklesKapitulua: "Granny's Spring Tonic"
The Third ManEdieKapitulua: "The Way of McEagle"
The Eleventh HourLillian MarnellKapitulua: " Cold Hands, Warm Heart"
Burke's LawShirley MillsKapitulua: "Who Killed Harris Crown?"
1964Burke's LawJennifer CarlisleKapitulua: "Who Killed WHO IV?"
Burke's LawEve ChapinKapitulua: " Who Killed Cassandra Cass?"
The Alfred Hitchcock HourEva Martin3. denboraldiko 8. kapitulua: "Misadventure"
The Dick Van Dyke ShowPaula MarshallKapitulua: "How to Spank a Star"
Dr. KildareGertrude CareyKapitulua: "A Nickel's Worth of Prayer"
RawhideMaribelle Ashton-WarnerKapitulua: "Incident of the Banker"
Mr. BroadwayDuff DanielsKapitulua: "Sticks and Stones May Break My Bones"
Wagon TrainLeonora ParkmanKapitulua: " Those Who Stay Behind"
1965Burke's LawPeggy FrostKapitulua: "Who Killed Mother Goose?"
Burke's LawDeeDee BookerKapitulua: "Who Killed Nobody Somehow?"
LaredoLilah EvansKapitulua: "Above the Law"
Will BannerTelebistako filma
RawhideLottie DentonKapitulua: "The Gray Rock Hotel"
BrandedAnn WilliamsKapitulua: "Mightier Than the Sword"
BonanzaAnnKapitulua: "The Search"
Peyton PlaceConstance Mackenzie CarsonKapituluak: "2.39", "2.40","2.41" (kredituetan bakarrik), "2.42", "2.43" (kredituetan bakarrik), "2.44", "2.45", "2.46" (kredituetan bakarrik), "2.47", "2.48" (kredituetan bakarrik).
1966Peyton PlaceConstance Mackenzie CarsonKapituluak: "2.49", "2.50" (kredituetan bakarrik), "2.51" (kredituetan bakarrik), "2.52".
BrandedAnn WilliamsKapituluak: "Kellie" eta "Cowards Die Many Times".
Bob Hope Presents the Chrysler TheatreEdith WoodlandKapituluak: "Runaway Boy"
1967How I Spent My Summer VacationMrs. PineTelebistako filma
BonanzaDolly BantreeKapitulua: "A Bride for Buford"
Bob Hope Presents the Chrysler TheatreVickie TateKapitulua: "To Sleep, Perchance to Scream"
The Man from U.N.C.L.E.AzaleaKapituluak: The Prince of Darkness Affair: I. eta II. zatiak. 1968an estreinatu zen, The Helicopter Spies film gisa.
Ready and WillingWilma O'BrienTelebistako filma
Cimarron StripStacey HoustonKapitulua: "The Beast That Walks Like a Man"
1972Medical CenterMadeline BarrisKapitulua: " Condemned"
1973The ABC Afternoon PlaybreakMary FiskeKapitulua: "My Secret Mother"
KojakCelia LambKapitulua: "The Corrupter"
1974Medical CenterGraceKapitulua: "No Escape"
1975The Nurse KillerHannahTelebistako filma
Police StoryMinnieKapitulua: "The Cutting Edge"
1976McMillan & WifeNurse FisherKapitulua: "The Deadly Cure"
Starsky and HutchLola TurkelKapitulua: "Bounty Hunter"
ColumboClare DaleyKapitulua: "Fade in to Murder"
1977Delta County, U.S.A.Dossie WilsonTelebistako filma
TerracesDorothea CabeTelebistako filma
1978SwitchMillie TateKapituluak: "Who Killed Lila Craig?"
1981The Incredible Hulk (1978 TV series)Elizabeth CollinsKapituluak: "The First Parts 1 and 2"
1983Quincy M.E.Liz McKennaKapitulua: "Murder on Ice"
1984AirwolfBeatrice MorettiKapitulua: "Sins of the Past", (telebistako azken agerraldia)

Erreferentziak

Kanpo estekak