Lola Baldrich

Aktore eta abeslari espainiarra

María Dolores Muñoz García, ezagunagoa Lola Baldrich izengoitiz (Toledo, 1971ko maiatzaren 7a) toledoar aktorea eta abeslaria da. Nagusiki telebistan, Médico de familia, El internado, Compañeros eta Amar en tiempos revueltos telesailetan, antzezteagatik da ezaguna. Objetivo Birmania musika taldearen abeslaria ere izan zen 1989 eta 1990 bitartean.[1][2]

Lola Baldrich
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Dolores Muñoz García
JaiotzaToledo1967ko azaroaren 14a (56 urte)
Herrialdea Espainia
Talde etnikoaMediterranean race (en) Itzuli
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Philosophy and Letters, Complutense University of Madrid (en) Itzuli
(1985eko iraila - 1989ko ekaina) Licenciatura degree (en) Itzuli
RESAD
(1990eko iraila - 1994ko ekaina) lizentzia : antzerki
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta abeslaria
Izengoitia(k)Lola Baldrich

IMDB: nm0049819 Instagram: lola.baldrich LinkedIn: lola-baldrich-554357149 Edit the value on Wikidata

Biografia

Filosofia eta Letretako lizentziaduna da Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta Arte Dramatikoko lizentziaduna da RESADen (Madrilgo Arte Dramatikoko Errege Eskola Nagusia).

Lan ibilbidea

Abeslari

1989an, Objetivo Birmania musika-talde ezagunaren etapa berrian sartzeko aukera izan zuen. Talde horretako kide izan zen 1990. urtearen amaierara arte, eta taldearen abesti ezagunenetako batzuk grabatu zituen, hala nola Los amigos de mis amigas son mis amigos. Taldea utzi ondoren, aktore lana hartu zuen ardatz.[3]

Aktore

Antzerki-muntaia askotan parte hartu badu ere, telebistarekin estu lotuta egon da haren ibilbidea. Nabarmentzekoa da Médico de familia telesailean Gertru erizaina izan zela ia bost urtetan. El internadon (2010), Lucía García doktorea izan zen.[4][5] Amar en tiempos revueltos bazkalondoko telesailaren zazpigarren eta azken denboraldian agertu zen Rocío Zúñiga, Historias aldizkariko zuzendaria pertsonaia interpretatu zuen.

Film luze zein labur askotan parte hartu du, batez ere bigarren mailako paperetan. 2010eko urrian, gizonezkoen Interviú aldizkariaren azala izan zen.[6][7]

2023. urtean Lola Herrera eta Ana Labordetarekin Adictos lana egiten aritu da.[8]

Filmografia

Zinema

  • Pájaros de papel (2010)
  • Continental (1990)
  • Huidos (1993)
  • Tocando fondo (1993)
  • Corsarios del chip (1996)
  • Tengo una casa (1996)
  • Necesidades (1998)

Telebista

Antzerkia

  • Acércate más (1993). Cabareten antzeko musikala.
  • El auto de las plantas.
  • Tres sombreros de copa.
  • La tierra de Alvargonzález. Machadoren poema.
  • Carlo Monte en Monte Carlo (1995). Enrique Jardiel Poncelaren opereta.
  • La petenera, un drama simbolista andaluz.
  • Las mocedades del Cid (1997). Zuzendaria: Gustavo Pérez Puig.
  • El botín (1997), Joe Ortonena.
  • La dama duende (2000-2001), Zuzendaria: Alonso de Santos.
  • Don Gil de las calzas verdes. Los equívocos del clásico.
  • Sois la bomba (2006). Zuzendaria: Alexander Herold.
  • Nadie es perfecto. Zuzendaria: Alexander Herold.
  • El caso de la mujer asesinadita (2009). Zuzendaria: Amelia Ochandiano.
  • Celebración (2010). Zuzendaria: Carlos Fernández de Castro.
  • Los justos (2013-2014). Zuzendaria: Javier Hernández - Simón.
  • Pingüinas (2015), Fernando Arrabalena.
  • Addio del Passato (2016), Julio Bravorena.
  • La guerra del sofá (2016), Manuel Hidalgorena.
  • El castigo sin venganza (2018), Zuzendaria: Helena Pimenta.
  • El Banquete (2019), Catherine Marnaseeta Helena Pimentarena.
  • El enfermo imaginario (2020), Molièrerena, Zuzendaria: Josep Maria Flotats.

Diskografia

  • Los amigos de mis amigas son mis amigos (Objetivo Birmania taldearekin).

Sariak eta aintzatespenak

  • 1996an Ertzilla Anntzerki Saria Tres sombreros de copa lanarengatik.
  • 1997an Bigarren Mailako Aktore Onenaren Aktore eta Aktoreen Batasunaren sarirako izendatua.

Erreferentziak

Kanpo estekak