Luciano Berio
Luciano Berio (Oneglia, 1925 - Erroma, 2003) musikagile italiarra izan zen. Milanen Ghedini eta AEBetan Dallapicolla izan zituen irakasle. Gaur egungo Italiako musikagile ezagunenetakoa da. Haren lanak joera serial eta postserialetan kokatzen dira. Gero musika elektroakustikoa ikertzen hasi zen eta Madernarekin Studio di Fonologia Musicale sortu zuen Milanen. Garai hartako zenbait lanen bidez Murazioni (1956), Momenti (1960), elektroakustikaren eta musika instrumentalaren arteko mugak hautsi nahi izan zituen. Ommaggio a Joyce (1958), musika-molde horretan klasikoa den lanarekin ahotsa lantzen hasi zen. Ahotsari buruzko ikerketa horiek haren lanaren zati handi bat hartu zuten: Circoli (1960), E. E. Cummingsen poema batean oinarritua; Epifania (1962-1965), Proust, Joyce, Machado, Sanguineti, Simon eta Brechten testuen collage bat. Sequenze (1962-1969) lanean, ordea, ahotsari buruz egindako ikerketak musika-tresnen ahalbideei lotzen zaizkie. Danteren jaiotzaren zazpigarren mendeurrenaren karietara Laborintus II (1962-1965) moldatu zuen. Beste lan zenbait: Folk Songs (1963), Allez-Hop (1959) eta Sinfonia (1968-1969).
Luciano Berio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Imperia eta Oneglia (en) , 1925eko urriaren 24a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1925eko urriaren 24a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2003ko maiatzaren 27a) |
Heriotza | Erroma, 2003ko maiatzaren 27a (77 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Cathy Berberian (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Milan Conservatory (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Luigi Dallapiccola |
Ikaslea(k) | ikusi |
Jarduerak | |
Jarduerak | classical composer (en) , orkestra zuzendaria, pedagogoa, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea, piano-jotzailea, musikaria eta musikagilea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Erroma |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Accademia Nazionale di Santa Cecilia (en) Juilliard School (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zientziaren eta Arteen Europar Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mugimendua | XX. mendeko musika klasikoa |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea | Deutsche Grammophon (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
lucianoberio.org | |
|
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.