Lucy Letby

Lucy Letby (Hereford, 1990eko urtarrilaren 4a) erizain ohia eta serieko hiltzaile britainiarra da. 2015etik 2016ra hamahiru haur jaioberri eraso zituen, eta horietako zazpi hil zituen, airea eta intsulina injektatuz[1].

Lucy Letby
Bizitza
JaiotzaHereford1990eko urtarrilaren 4a (34 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaChesterko Unibertsitatea Bachelor of Science (Honours) (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakserieko hiltzailea eta registered nurse (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Countess of Chester Hospital (en) Itzuli  (2011 -  2018)

Bizitza

1990eko urtarrilaren 4an jaio zen eta Hereforden (Ingalaterra) hazi zen[2][3]. Chesterreko Unibertsitatean ikasi zuen[3][4]. Unibertsitatean ikasi duen bere familiako lehen kidea izan zen eta 2011ko irailean graduatu zen[3].

2012an hasi zen lanean erizain gisa Chesterreko Kondesaren Ospitalean[5]. Ospitaleko jaioberrientzako unitate berri baterako funtsak biltzeko kanpaina batean parte hartu zuen[6].

Ospitaleko aholkulari eta neonatologo nagusiak 2015eko ekainean azaldu gabeko lau heriotza berrikusi zitzten, horietako hiru hilabete berean gertatu ziren, eta Letbyk txanda bakoitzean lanean zegoela ohartu ziren[5]. 2016ko uztailean, unitateak 32 aste baino lehen jaiotako haur goiztiarrak onartzeari utzi zion, Ingalaterrako ipar-mendebaldeko beste ospitale batzuetara bideratuz, hala nola Alder Hey Ospitalera[7].

2018ko uztailaren 3an, Letby atxilotu zuen poliziak zortzi hilketa eta sei hilketa saiakeraz susmatuta, Chesterko Kondesaren Ospitaleko haurren heriotza-tasa altuei buruzko urtebeteko ikerketa baten ondoren[8]. Letbyren etxea miatu zuten[9]. 2020ko azaroaren 11n, zortzi hilketa eta hamar hilketa saiakera leporatu zizkion[10].

Epaiketa Manchesterren hasi zen 2022ko urriaren 10ean[11]. Txostenetan akusazioei lotutako haurrak ezin izan ziren izendatu eta letraz izendatzen zitzaien, Atik Qra[12].

Biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten 2023ko abuztuaren 21ean[13]. Erresuma Batuko historia juridikoan halako zigorra jaso duen laugarren emakumea da[14][1].

Erreferentziak

Kanpo estekak