Luis Laorga

arkitekto espainiarra

Luis Laorga Gutiérrez (Madril, 1919ko urtarrilaren 5a - ib., 1990eko azaroaren 5a) bere garaian ospe handia izan zuen arkitektoa izan zen. Euskal Herrian gehien bat ezaguna Sainz de Oizarekin batera Arantzazuko Santutegiko proiektuaren egileetako bat izan zelako.

Luis Laorga
Bizitza
JaiotzaMadril1919ko urtarrilaren 5a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1990eko azaroaren 5a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Ibilbidea

XX. mende erdialdean haren diziplinari berrikuntza-bultzada eman zion arkitekto azpimarragarria da. Bai Laorga eta baita Sáenz de Oiza ere 50. hamarkadan sormen arkitektonikoko abangoardiaren buru izan zen Madrilgo Arkitektura Eskolako ordezkari nagusiak izan ziren.[1]

Ez bakarrik Arantzazuko Santutegiko proiektuan, proiektu askotan Francisco Javier Sáenz de Oiza ospetsuarekin bat egin zuen lan. Horien artean nabarmendu beharrekoak dira Arantzazuko Basilika eta Madrilgo Mesedeetako Andre Mariaren Basilika Hispanoamerikarra.

Aipatzekoa da halaber Pasaiako Itsas Eskola, José López Zanón arkitektoarekin batera diseinatua, 1966ko lan brutalista ikusgarria.[2]

Lanen iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak