Lurdes Huizi

Irakasle, testu zuzentzailea, anbulantzia gidaria

Lurdes Huizi Perurena (Goizueta, Nafarroa Garaia, 1958 - ib., 2020ko apirilaren 30a)[1]

Lurdes Huizi
Bizitza
JaiotzaGoizueta, 1958
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza2020ko apirilaren 30a (61/62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta zuzentzailea

Euskalduntze-alfabetatzea, euskara elkarteak, euskarazko hedabideak. Euskalgintzako hainbat arlotan jardun zuen, lan profesionala konpromiso sozialarekin uztartuz. [2]

Biografia

Ibilbide profesionala

Euskalgintzan

Euskalduntze-alfabetatzean hasi zuen Huizik euskalgintzako ibilbidea, 1980ko hamarraldian: AEKn, euskara irakasle, Hernanin (Gipuzkoa). Hernani haren bigarren herria zen. AEKn bertan, urte batzuk Donostian egin zituen, bulegoan, material arduradun, eta Hernanira itzuli zen gero: euskaltegiko irakasle jardun zuen, eta eskualdeko arduradun ere izan zen.[3] Euskalduntze-alfabetatzea utzita, kultura arloan aritu zen zenbait urtez, 1990eko hamarraldi hasieran: Bitarte enpresan aritu zen, liburu banaketaren esparruan, komertzial gisa lanean. Hernaniko euskalgintzan jarraitu zuen urte haietan, hala ere.

Doberako lehen langilea

1990eko hamarkadaren hasieran hasi ziren herri ugaritan euskara elkarteak sortzen, eta Hernaniko Dobera elkartea sortu zenean, inguruan zen Huizi. Legez osatu zutenean, 1993 bueltan, lehen langilea izan zen. Hernaniko Kronika egunkaria sortzeko bidean aritu zen. Bulegoko arduraduna izan zen. Hark eramaten zituen udalarekiko harremanak, egitasmoak zein diru kontuak.[4]Doberakoen azken agurra. [5]

Berria egunkarian

2004an hasi zen BERRIAn lanean eta hamasei urteko bidea egin zuen bertan: edizioburu lehenik, eta zierrearen arduradun azken urteetan. Egunkarian ez zen haren izena ageri, baina katebegian ezinbesteko pieza zen. 2019an Korrikaren lekukoa hartu zuen, lehen aldiz, BERRIAko langileen kilometroan.

Boluntario lana

Boluntario lana izan zuen bizitzako beste ardatz bat, izan ere: urteak eman zituen Goizuetako suhiltzaile boluntarioetan. Anbulantzia gidaria zen. Ikastaroa egin zuen, eta anbulantziako laguntzaile boluntarioa zen, larrialdietan gaixoak eramaten zituena. Goizuetako suhiltzaileen azken agurra jaso zuen.[6]

Heriotza

61 urterekin hil zen minbiziaren eraginez.

Omenaldia

Goizueta, bere jaioterriko plazan omenaldia egin zioten. Suhiltzaile boluntarioek sirenak piztu zituzten, eta herritarrek ondorengo bertsoa kantatu zioten:[7][8]

Ze berri txar ta tristea / jasoa dugun tamalez. / Nahi ez genuen unea / iritsi da zoritxarrez. / Taldekide bat joatea / ezin da ulertu errez. / Nahiz ta zuk nahiko zenuken / guk hau hartzea umorez. / Euskaltzalea izatez, / suhiltzailetan bolondres, / beti muxutruk laguntzen, / bueltan ezer jaso nahi ez! / Bihotz ona erakutsiz, / goiz, arratsalde ta gauez. / Mila esker denagatik, / agur eta ohore Lurdes.

Erreferentziak

Kanpo estekak