Lut basamortua

Daxt-e Lut1
UNESCOren gizateriaren ondarea

MotaNaturala
Irizpideakvii, viii
Erreferentzia1505
KokalekuaKerman  Iran
Eskualdea2Asia-Pazifikoa
Koordenatuak30°36′18″N 59°04′04″E / 30.605°N 59.06777°E / 30.605; 59.06777
Izen ematea2016 (XL. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Lut basamortua (persieraz: دشت لوت‎, Daxt-e lut, "Hutsaren basamortua"), askotan Daxt-e Lut basamortua, Irango Kerman probintzian dagoen basamortu gazi zabala da. Satwlite-telemetria bidezko gehienezko lurrazal-tenperatura 70,7 °C izanik[1] (baina ez aire-tenperatura, txikiagoa dena), munduko lekurik beroenetakoa da. Lehorrenetakoa ere bada.

2016an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[2].

Ezaugarriak

Yardang egiturak Lut basamortuan.

Irango geografiaren ezaugarri nagusia goi-ordoki bat da mendiz inguratua eta arro hidrologikoetan banatua. Daxt-e Lut horietako basamortu-arro bat da, 480 km luze eta 320 km zabal[3], eta munduko leku lehorrenetakotzat joa[4][5][6]. Beste basamortu-arro nagusia Daxt-e Kavir da.

Lut basamortuaren azalera 51.800 km2 inguru da[7]. Urtaro hezean, udaberrian, une labur batez ura Hazaram mendietatik jeisten da, baina azkarregi lehortu eta atzean uzten ditu harriak, hondarra eta gatza bakarrik.

Basamortuaren ekialdea behe-ordoki bat da, gatzagaz estalia. Erdialdea aldiz, haizeak lurra zizelkatu du 150 km luzeran, bizkar eta ildo paraleloak sortuz, 75 m garai direnak[3]. Eremu honetan arroila eta dolina ugari dago. Hego-ekialdea hondarrezko hedadura zabala da, saharar erg bat bezalakoa, 300 m garaiko dunak dituena, munduko garaienetakoak[3].

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak