Mañex Etxamendi (iloba)

Nafarroa Behereko bertsolaria
Artikulu hau Buztintzeko bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mañex Etxamendi (argipena)».

Mañex Etxamendi Ofizialdegi[1] (Buztintze, Nafarroa Beherea, 1934ko urriaren 28Bordele, Okzitania, 1971ko maiatzaren 5) bertsolaria izan zen.

Mañex Etxamendi (iloba)
Bizitza
JaiotzaBuztintze-Hiriberri1934ko urriaren 28a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaBordele1971ko maiatzaren 5a (36 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Bizitza

Mañex Etxamendi ezterenzubitar bertsolari ospetsuaren iloba zen. Buztintzen jaioa, Bigarren Hezkuntzako ikasketak Uztaritzen egin zituen.

1965eko abuztuan Girondako Sent Andriu de Cubzac herrikoa zen Jacqueline Pauvifekin ezkondu zen[2]. Alaba bakarra izan zuten, Marie-Pierre. Lanbidez bankuko langile, Parisen eta Bordelen bizi izan zen. Azken hiri okzitaniar honetan hil zen 1971n, oraindik gaztea zela.

Lanak

Lagunartean kantatzen ziren bertso jarriak idatzi zituen. Haietako batzuk (Amodioa, Inozent odola) Gure Herria aldizkarian argitaratu ziren eta bai argitalpen honek bai Euskaltzaleen Biltzarrak deitutako sarien irabazle izan ziren.

Egindako bertso batzuk bertsolarien (iloba izenkidea, Xalbador, Mattin) edota politikarien (Jean Errekart, Mixel Intxauspe) omenezkoak dira.

Erreferentzia zerrenda

Ikus, gainera