Mac Lesggy

Mac Lesggy (benetako izenez Olivier Lesgourgues, okzitanieraz Lasgorgas[1]) 1962ko abuztuaren 1an Baionan jaiotako zientzia arloko kazetaria da.

Mac Lesggy

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOlivier Lesgourgues
JaiotzaBaiona1962ko abuztuaren 1a (61 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaLycée privé Sainte-Geneviève (en) Itzuli
Institut National Agronomique Paris-Grignon (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaurkezlea, telebista-ekoizlea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)M6 (telebista katea)
Q3241592 Itzuli
Izengoitia(k)Mac Lesggy

IMDB: nm1367394 Allocine: 197093
Twitter: MacLesggy Edit the value on Wikidata

Biografia

Versailleseko Sainte-Geneviève lizeo pribatuan[2] ikasi zuen 1979 eta 1981 artean eta bertan ipini omen zioten erabiltzen duen ezizena.Institut national agronomique Paris-Grignon delakoan 1981ean Nekazaritza ingeniaritzan diplomatua da.

1991tik zientzia gaiak telebistaren bidez hedatu nahi dituen E=M6[3] saioaren aurkezlea da. Publiko orokorrak gehienbat bere janzkera bitxiengatik ezagutzen du, bereziki bere Alain Mikli[4] betaurrekoengatik; edoein kasutan bere aurkezle lana kalitate handikotzat jotzen da.

2000ko hamarkadan zehar Le grand test izeneko emankizun sorta aurkeztu du Benjamin Castaldirekin batera; aipagarriena koefiziente intelektualari buruzko QI izan da. Sexualité, si on en parlait, J¹ai décidé de maigrir, J'ai décidé d'être belle bezalako magazineak ere aurkeztu izan ditu.

Mac Lesggyk Link production ekoizpen-etxea zuzentzen du; aipatutako E=M6 saioa da burutzen duen nabarmenena.

Lanak

Zientzia arloaz telebistan egindako lanaz gain zenbait liburu ere idatzi ditu:[5]

  • E = M6 Mac Lesggy Mes drôles de questions sur...: La vie quotidienne; Richard Poisson eta Philippe Bonnelekin, M6 Éditions, 2003.
  • E = M6 Mac Lesggy Mes drôles de questions sur...: Le corps humain; Richard Poissonekin, M6 Éditions, 2003.
  • E = M6 Mac Lesggy Mes drôles de questions sur...: L'histoire de France; Richard Poisson eta Philippe Bonnelekin, M6 Éditions, 2005.
  • Les Prix IgNobel 2; Marc Abrahamsekin, Danger Public, 2007.

Ezagun egin duen saioaren izenarekin lotutako DVD sorta ere atera du: E=M6 L'essentiel de la science.

Erreferentziak

Kanpo loturak