Maider Fernandez

gipuzkoar hezitzailea eta zinemagilea

Maider Fernandez Iriarte (Donostia, 1988) gipuzkoar hezitzailea eta zinemagilea da.

Maider Fernandez
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1988 (35/36 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Euskal Herriko Unibertsitatea Gizarte Hezkuntzako Gradua
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gizarte hezitzailea

IMDB: nm8431980 Twitter: maikafemis Edit the value on Wikidata

2019an bere lehen film luzea argitaratu zuen, Las letras de Jordi izenburuduna. Filma Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen, film zuzendari hasiberrien sailean.

2020an Berdinale jaialdian izan zen, Talents programan, zinemagile gazteen filmak sustatzea xede duen programan.[1]

El médico cura izeneko filma prestatzen dihardu.

Biografia

Gipuzkoako Foru Aldundiak ikasketa espezializatuak egiteko eskaintzen dituen bekei esker, Pompeu Fabra Unibertsitateko Sorkuntza Dokumental Masterra egin zuen Tabakaleran lan egin zuen ikus-entzunezko teknikari, eta ondoren, bertako bitartekaritza-taldeko kide izan zen. Las chicas de Pasaik-eko partaide ere izan da. Kolektiboaren lanak hainbat jaialditan aurkeztu dira, besteak beste, Donostia, SEFF, FIC Uruguay, Filmadrid edo Nantesko jaialdietan.[2][3]

Filmografia

Film laburrak

  • Amor siempre (2018)
  • Gure Hormek (2016, Las chicas de Pasaik)
  • La chica de la luz (2016, Las chicas de Pasaik)
  • Historia de dos paisajes (2016)
  • Errautsak (2014, Zinergentziak#14, Zinebi)
  • Agosto sin ti (2014, Las chicas de Pasaik)
  • Encuentros (2014, Las chicas de Pasaik)
  • Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa (Aitor Gamentxo, Maria Elorza, Maider Fernández 2012)

Film luzeak

  • Las letras de Jordi (2019)[4][5]

Sariak

Gure Hormek Filmari esker Zinebiren Sari Nagusia irabazi zuen eta Malagako Jaialdian film labur onenaren saria.

Erreferentziak