Malen Ruiz de Azua

Arrasateko atleta

Malen Ruiz de Azua Larrinaga (Arrasate, 1995eko azaroaren 17a)[1] gipuzkoar atleta da, pertika jauzian espezializatua. Markarik onena 4'47 metrotako jauzia du, 2021eko maiatzaren 8an Zaragozan lorturikoa.[2] 2021ean Europako txapelketan txapeldunordea izan zen. Gaur egun Valencia Club Atletismo taldean ari da lehiatzen.

Malen Ruiz de Azua

Bizitza
JaiotzaArrasate1995eko azaroaren 17a (28 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraktrack and field official (en) Itzuli, atleta eta atletismo entrenatzailea
Atletismoa
Kirol diziplinakpertika jauzia
Jauzi hirukoitza
Errekorrak
BerezitasunaIrizpideaDataM
Marka pertsonalak
BerezitasunaLekuaDataM
 

IAAF: 14407198 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Espainiako pista estaliko pertika jauziko txapelduna izan zen 2017an[3] eta 2018an.[4] 2017an bederatzigarrena izan zen Europako 23 urtez azpiko txapelketan, Polonian.[5]

2021. urtean Donostian jokaturiko Euskadiko Txapelketan bere marka ondu zuen 4'41 metrotako jauzia eginez[6] eta hilabete beranduago Espainiako txapelduna izan zen hirugarren aldiz eta marka pertsonala hobetuz gainera, 4'43m.[7] Maiatzean Zaragozan 4'47 metrotako jauzia egin zuen. Maiatzaren amaieran Europako Txapelketa jokatu zuen Polonian eta bigarren eginez zilarrezko domina eskuratu zuen.[8]

Atletismoaren barnean beste modalitate batzuk ere jorratu ditu, esate baterako jauzi hirukoitza, 4x100 errelebo lasterketa, 100 metro oztopo lasterketa... Jauzi hiruikoitzean Euskadiko txapelduna izan da.[9]

Palmaresa

Txapelketak

  • Pertika jauzian:
    • Europako txapelketa:
      • Bigarren (1): 2021
    • Espainiako txapelketa pista estalian:
      • Txapeldun (3): 2017, 2018, 2021
      • Bigarren (4): 2019, 2020, 2022, 2023
      • Hirugarren (1): 2016
    • Espainiako txapelketa aire librean
      • Bigarren (4): 2015, 2020, 2022, 2023
      • Hirugarren (3): 2017, 2018, 2021
  • Jauzi hirukoitza:
    • Euskadiko txapelketa (2): 2017, 2018
  • Luzera jauzia:
    • Euskadiko txapelketa (1): 2016

Markak

Erreferentziak

Kanpo estekak