Mamarigako funikularra

Mamarigako funikularra edo Mamarigako anezka Bilboko metro sareko trenbide bat da, zeinak Santurtziko udalerriko Mamariga auzoa eta Santurtziko metro geltokia lotzen baitituen. Mamarigako geltokia Itsasoko Ama plazan dago kokatuta, eta sarbide zuzena dauka metroaren 2. lineara. Trenbidea 2010eko irailaren 3an jarri zen martxan, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago.

Bilboko metroa Santurtzi - Mamariga
 

L2ko Santurtziko geltokia.
Datu orokorrak
Garraio motaFunikularra
EskualdeakEzkerraldea
Geltokiak2
Bidaiariak1.015.000 (2014)
JabeaBizkaiko Garraio Partzuergoa
EgoitzaBilboko Metroaren egoitza
Nafarroa Kalea, 2;
48001 Bilbo
Webguneawww.metrobilbao.eus
Ustiapena
Hasiera2010eko irailaren 3a
EragileaMetro Bilbao S.A.
Ibilgailuak2
Datu teknikoak
Luzera400 m
Abiadura maximoa6 m/seg
 Mapa

 Mapa
KBHFa black
Mamariga
STR black
2'
20px link=Fitxategi:BSicon_KBHFe black.svg
Santurtzi  Bilboko metroaren 2. linea 

Trenbideak lurpeko bi anezka gidarigaberen bitartez batzen ditu Itsasoko Ama enparantzan kokatzen den Mamarigako geltokia eta Gernika parkeko Santurtziko metro geltokia. Anezka bakoitza bidaia batean 45 lagun garraiatzeko gai da,[1] 400 metro luzerako tunel bat zeharkatuz, eta %20ko malda 1,6 minututan igoz, 6m/seg-ko abiaduraz.[2] Mamarigako sarbidean fosterito itxurako sarrera eta 8 lagunentzako igogailua dago, eta Santurtziko geltokiko mezzanina nagusian du irteera.

Trenbide hau ez zegoen aurreikusia metroaren 2. linearen hasierako proiektuan. Anezkaren eraikitze lanek eraginda, Santurtziko geltokiaren irekiera atzeratu behar izan zen, eta anezkaren martxan jartzea ere hainbat hilabetez atzeratu zen, eraikuntza zailtasunen ondorioz.

Sarbideak

  •       Itsasoko Ama plaza (Mamariga irteera)
  •       Itsasoko Ama plaza (Mamariga irteera)

Bidaiariak

Bidaiariak
UrteaBidaiariak

2010263.000
2011740.468
2012679.000
2013821.000
20141.015.000

2013an anezkak 821.000 bidaiari garraiatu zituen,[3] aurreko urteko bidaiari kopuruarekin alderatuta %20,9ko igoera edukita. Kontuan hartu behar da 2013ko ekainetik aurrera funikularra doakoa dela.

2014an %23,6ko igoera izan zuen, 1.015.000 bidaia balioztatuta.[4]

Prezioak

2013ko maiatzaren 17tik anezka zerbitzua doakoa da, bidaia Barik txartelarekin balioztatuta.[5] Lehen, doakoa zen baldin eta bidaiariak aurretik edo segituan metro sarearen 2. linea erabiltzen bazuen, eta aldiz, anezka besterik ez bazuen erabiltzen, metro sarearen gune bat kobratzen zitzaion.

2015eko sutea

2015eko ekainaren 14an sutea gertatu zen anezkako bateria batean. Sutea 16:10etan jakinarazi zen, eta Santurtzi eta Mamariga arteko anezka zerbitzuaz gain, Metroaren 2. linearen zerbitzua ere etenarazi zen, Portugalete eta Kabiezesko geltokien artean. 18:40etan 2. linearen zerbitzua berrezarri zen, ez, ordea, anezka zerbitzua.

Suteak eragindako ke beltza inhalatzearen ondorioz hainbat pertsona intoxikatu ziren, artean Gurutzetako Ospitalera bidalitako bi ume.[6]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak