Mameluko

Mamelukoak edo mamluktarrak[1] (arabieraz: مملوك‎, mamlūk (singularrean), مماليك, mamālīk, (pluralean); turkieraz: Memlüklüler) gudari esklabo zuriak izan ziren, gehienetan turkiarrak, agintari musulmanen zerbitzura aritzen zirenak[2].

Hiru lantzari mameluko, XVI. mendearen hasiera.

Hasieran abbastar kalifen soldaduak baziren ere, 1250ean sultanerri bat eratu zuten, aiubtar leinua ordezkatu eta Egiptotik Siriarainoko lurraldea gobernatu zuena, 1517an otomandarrek konkistatu zuten arte[3]. 1210ean, iparraldeko Indian, Mu`izz ad-Dîn Muhammad Gurik gobernu honen aurrekaria sortu zuen, Delhiko Sultanerria izenekoa.

Mamelukoek Islama hedatu zuten. Hain zuzen ere, Indonesiako islamizazioa XIII. mendearen amaieran hasi zen, Egiptotik merkatari mameluko musulmanak iritsi zirenean. Mamelukoek kultura- eta merkataritza-trukean aritu ziren Afrikako ekialdeko kostaldeko swahili zibilizazio islamikoarekin, harik eta XVI. mendearen hasieran portugaldarrek haren jabe bihurtu ziren arte.[4]

Izena

Mameluko izena arabierazko مملوك, mamlūk, hitzatik dator (euskaraz «jabetua»), ملك, malaka, «jabetu» aditzaren partizipio pasiboa dena. Erregearen jabetza zirela ematen du aditzera.[5]

Historia

As-Salih Aiub aiubtar sultanak (1240-1249) esklabo zuriak (eslaviarrak, greziarak, zirkasiarrak eta batez ere turkiarrak) ekarrarazi zituen bere guardia osatzeko. Ardura eta diziplina handiz hezirik, gudari talde ahaltsua osatu zuten laster. 1250ean Egiptoko herrialdeaz jabetu ziren eta 1517 arte aginpidea beren esku eduki zuten. Bi talde bereizten ziren: bahriak (turkiarrak), 1382 arte nagusi izan zirenak, eta buryak (zirkasiarrak), 1517 arteko sultanak eman zituen taldekoak.

Beren buruzagiek aginpidea lortzearren konspirazio eta hilketa ugari egin bazuten ere, mamelukoen diziplina ez zen galdu; modu horretara, mongoliarren inbasioa gerarazi zuten, frankoak Siriatik bota zituzten eta, beraiek gidaturik, Egipto Mediterraneoko herrialderik indartsuena izan zen XIV-XIV. mendeetan. Arteak eta zientziek loraldi bikaina izan zuten mamelukoen agintepean eta Egiptoko mezkita ederrenak –Kairokoak bereziki– garai haietan eraikiak izan ziren.

Mamelukoen erasoa, 1814, Francisco de Goya, Pradoko Museoa.
Mamelukoen garaiko keramika eta inskripzioa
Mameluko-sultanen garaiko eraikuntzen aztarnak iturri moderno batean (1878)

1517an, Selim I.a otomandar sultana nagusitu zitzaien; mamelukoen buruzagiek, alabaina, lurralde hartako gobernariak izaten jarraitu zuten bei tituluarekin. Arian arian Istanbuletik bidalitako paxaren aginpidea murriztuz joan zen eta XVIII. mendearen amaierako mamelukoak Egiptoko benetako nagusiak izan ziren berriro. 1798an Napoleoni aurre egin zioten eta hark menderatu zituelarik haietako batzuek Napoleonen guardia konpainia bat osatu zuten; Europara iraganik, Austerlitzeko guduan nabarmendu ziren. Egipton, mamelukoen aginpidea Mehmet Ali Istanbulgo erregeordeak deuseztatu zuen betiko 1811n, haietariko 300 hilaraziz.[6][7]

Mamluktar sultanak

Egipton

Bahri leinua

  • 1250Shajar al-Durr
  • 1250al-Muizz Izz-ad-Din Aybak
  • 1257Al-Mansur Ali|al-Mansur Nur-ad-Din Ali
  • 1259al-Muzaffar Saif ad-Din Qutuz
  • 1260al-Zahir Rukn-ad-Din Baibars al-Bunduqdari
  • 1277al-Said Nasir-ad-Din Barakah Khan
  • 1280al-Adil Badr al-Din Solamish
  • 1280al-Mansur Saif-ad-Din Qalawun al-Alfi
  • 1290al-Ashraf Salah-ad-Din Khalil
  • 1294al-Nasir Nasir-ad-Din Muhammad ibn Qalawun, lehenego erreinaldia
  • 1295al-Adil Zayn-ad-Din Kitbugha
  • 1297al-Mansur Husam-ad-Din Lajin
  • 1299al-Nasir Nasir-ad-Din Muhammad ibn Qalawun, bigarren erreinaldia
  • 1309al-Muzaffar Rukn-ad-Din Baybars II al-Jashankir
  • 1310al-Nasir Nasir-ad-Din Muhammad ibn Qalawun, hirugarren erreinaldia
  • 1340al-Mansur Saif-ad-Din Abu-Bakr
  • 1341al-Ashraf Ala'a-ad-Din Kujuk
  • 1342al-Nasir Shihab-ad-Din Ahmad
  • 1342al-Salih Imad-ad-Din Ismail
  • 1345al-Kamil Saif ad-Din Shaban
  • 1346al-Muzaffar Zein-ad-Din Hajji
  • 1347al-Nasir Badr-ad-Din Abu al-Ma'aly al-Hassan, lehenego erreinaldia
  • 1351al-Salih Salah-ad-Din Ibn Muhammad
  • 1354al-Nasir Badr-ad-Din Abu al-Ma'aly al-Hassan, bigarren erreinaldia
  • 1361al-Mansur Salah-ad-Din Mohamed Ibn Hajji
  • 1363al-Ashraf Zein al-Din Abu al-Ma'ali ibn Shaban
  • 1376al-Mansur Ala-ad-Din Ali Ibn al-Ashraf Shaban]]
  • 1382al-Salih Salah Zein al-Din Hajji II, lehenego erreinaldia

Burji leinua

  • 1382az-Zahir Saif ad-Din Barquq , lehenego erreinaldia
  • 1389Hajji II, bigarren erreinaldia
  • 1390az-Zahir Saif ad-Din Barquq, bigarren erreinaldia
  • 1399An-Nasir Naseer ad-Din Faraj
  • 1405Al-Mansoor Azzaddin Abdal Aziz
  • 1405An-Nasir Naseer ad-Din Faraj, bigarren erreinaldia
  • 1412Al-Adil Al-Musta'in (Abbastar kalifa, sultan aldarrikatua)
  • 1412Al-Muayad Sayf ad-Din Shaykh
  • 1421Al-Muzaffar Ahmad
  • 1421Az-Zahir Saif ad-Din Tatar
  • 1421As-Salih Nasir ad-Din Muhammad
  • 1422Al-Ashraf Sayf ad-Din Barsbay
  • 1438Al-Aziz Djamal ad-Din Yusuf
  • 1438Az-Zahir Sayf ad-Din Jaqmaq
  • 1453Al-Mansoor Fahr ad-Din Osman
  • 1453Al-Ashraf Sayf ad-Din Enal
  • 1461Al-Muayad Shihab ad-Din Ahmad
  • 1461Az-Zahir Sayf ad-Din Khushkadam
  • 1467Az-Zahir Sayf ad-Din Belbay
  • 1468Az-Zahir Temurbougha
  • 1468Al-Ashraf Sayf ad-Din Qaitbay
  • 1496An-Nasir Muhammad
  • 1498Az-Zahir Qanshaw
  • 1500Al-Ashraf Janbulat
  • 1501Al-Adil Sayf ad-Din Tuman bay I
  • 1501 Al-Ashraf Qansuh al-Ghawri
  • 1517Al-Ashraf Tuman bay II

Indian

  • Qutb-ud-din Aybak (1206–1210)
  • Aram Shah (1210–1211)
  • Shams ud din Iltutmish (1211–1236)
  • Rukn ud din Firuz (1236)
  • Razia Sultana (1236–1240).
  • Muiz ud din Bahram (1240–1242)
  • Ala ud din Masud (1242–1246)
  • Nasir ud din Mahmud (1246–1266)
  • Ghiyas ud din Balban (1266–1286)
  • Muiz ud din Qaiqabad (1286–1290)
  • Kayumars (1290)

Iraken

  • Hasan Pasha (1704–1723)
  • Ahmet Pasha (1723–1747)
  • Sulaiman Abu Layla Pasha (1749–1762)
  • Umar (1762 - 1776)
  • Büyük Süleyman Pasha (1780–1802)
  • Ali Pasha (1802–1807)
  • Küçük Süleyman Pasa (1807–1813)
  • Sa'id Pasha (1813–1816)
  • Daud Pasha (1817–1831)

Ikus gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak